Desjabetzen egoerari buruzko azalpenak emateko Kutxako presidentea den Xabier Iturberen agerraldi eskaera egin genuen EHBILDUko Gipuzkoako batzarkideok martxo hasieran, larrituta gaudelako benetan etxegabetze egoerak Gipuzkoan eguneroko errealitate gordina direla famili askorentzako. Eta jabetuta gaudelako gai honen inguruan dagoen KUTXA bezalako entitate finantziarioen gardentasun falta handia dela.

Euskal Herrian indarrean dauden lege arau desberdinek jasotzen dute pertsona orok etxebizitza duina eta egokia izateko eskubidea duela. Ildo horretatik, erakunde publikoek ere ez dute inolako eragozpenik hitzez aintzat hartzeko pertsona orok etxebizitza duina izateko duen eskubidea. Aitzitik, errealitatea bestelakoa da. Indarrean jarri diren neurriek eta etxebizitza lege jakina ez izateak aldarrikapen hutsalean utzi dute etxebizitza duina izateko eskubidearen aldarrikapena. Egoera horri politika ekonomiko finantzariotatik ezarritako beste oztopo batzuk gaineratu behar zaizkio, hala nola, merkatu ekonomikoaren desregularizazioa.

Horrela, etxebizitza izatea lehen mailako behar eta eskubide bat den arren, agerikoa da gaur egun etxebizitza luxuzko ondare izatera pasatu dela, bereziki azken bi hamarkadotan egon den eboluzioari begiratuta.
Etxegabetzeen arazoa larriagotu egin da bizi dugun krisi ekonomiko larriaren bidetik. Ondorioz, Euskal Herrian eta Gipuzkoan beraz, hainbat familia eta enpresari txiki zein autonomori etxebizitza zein lanbiderako ezinbestekoa zituzten lokalak kendu dizkiete.

Kutxako lehendakaria den Xabier Iturbe jaunaren agerraldia, besteak beste eta gardentasunaren izenean galdera anitz egiteko eskatu genuen, gipuzkoarrok eskubidea dutelako diru publikoarekin sortu eta aberastu izan den "kutxa" edo "caja" hura, gipuzkoarron beharrak babesteko egon beharko litzatekeelako. 30 galdera edo informazio eskaera egin genizkion hurrengo gaiekin erlazionaturikoak:

  • Kutxabanken bidez eta Kutxak tramitatzen dituen datuak, Lehen etxebizitzaren inguruan.
  • Etxe eraikitzaileak edo konstruktoren inguruan.
  • Etxebizitza promotoren inguruan

Eta adibide argitzaile izango direlakoan egin genituen galdera batzu aurkeztuko ditugu gaur hemen:

  • zenbat izan dira desjabetuak, zenbat izan dira auzitara sartuak, zenbat daude desjabetze bidean sartuak eta subasta bidean dauden etxebizitza kopuruak, babes ofizialeko etxebizitzaren portzentajea, kopuru osoaren gainean.
  • zenbat izan dira etxearen jabea eta finantza entitatearen artean lortutako adoste kasuak; adoste baldintzaren zehaztapenak
  • Etxebizitza eraikitzaileek eta promotorak zorra kitatzeagatik, etxebizitza finantza entitatearen esku utzi arren, zorraren kopurua baino balio baxuagoa duenean, eraikitzaileari diferentzia ordaintzeko eskaria luzatzen al zaio
  • Zenbat etxe bizitza ditu jabegoan Kutxak. Kutxak parte hartzen duen inmobiliaria eta enpresen bitartez, jabegoan dituen etxebizitza kopuruak. Hauetatik guztietatik zenbat dira babes ofizialekoak.

Ikus dezakezuen bezala erantzuna behar duten gaiak dira, etxegabetze prozesuetan dauden herritarrak egoera guztiz larrian aurkitzen dira eta duten babes eta laguntza beharra anitza da, horregatik gizarte eragileek egiten duten lanarekin eta borrokarekin bat egiten dugu. Gure babes osoa dute eta ala helarazi nahi diegu.

  • Baino gure harridurarako Xabier Iturbe jaunak eta bere eskutik KUTXAk aste honetan erantzun du ia 2 hilabete igaro ostean esanaz kutxak jakinarazi nahi duela eskabide hori ezin bete duela, besteak beste hurrengok direla eta:
  • Kutxek garatutako finantza jarduera guztia, 2012ko urtarriletik, kutxabankek egiten duela, hiru kutxak berorren akziodun direlarik.
  • Eskatutako informazio kutxabanki berez dagokion finantza jardueran barruko ekintzei dagokiela, ez kutxari akziodun hutsa besterik ez baita.
  • Nolanahi ere kutxabank finantza erakunde pribatua dela eta bere banku jarduera Espainiako Bankuaren gainbegiratzearen menpe dagoela.
  • Ezin dela eskatutako informazioa eman KUTXAk, kutxabanken akziodun ez gehiagodun izanez, ez bait du ahalmenik sozietateak burutzen dituen jarduerei buruzko informazioa emateko, ez kutxaren administrazio kontseiluko presidenteak, aldi berean kutxabanken Administrazio kontseiluko kide baita.
  • Ildo horretan, gogoratzen digute, kontseilariei dagozkien konfideltziatasun betebeharrek bere hartan irauten dutela kontselariak bere kargua utzi ondoren ere.

Azalpen hauek argi adierazten digute hizkuntza administratibo ilunaren atzean:

  • LEHENA: kutxabankek bere jarduera gardentasun bidean jartzeko inolako asmorik ez duela.
  • BIGARRENA: Gipuzkoako Batzar nagusiek egindako eskaerari muzin eginez, ez direla argipenak ematera etorriko. Gipuzkoarren ordezkariak garenoi errespetu falta handia adieraziz, Gipuzkoarren aurrezkiek eraiki duten KUTXA, ondorioz Kutxabank.
  • HIRUGARRENA: Iturbe jaunak aurkeztutako arrazoiak aitzakiak direla Gipuzkoarren aurrean aurpegia ez emateko. Batzar Nagusi hauetako historian lehenegoz pertsona eta entitate batek uko egin diote instituzio honen eskaerari.

Xabier Iturbek berriro ere eta lotsa gutxiz, ez ditu kontuak eta azalpenak eman nahi zein ondorio lazgarriak dituzten berak zuzentzen duen Kutxak ezartzen dituen politikek. EHBildutik Kutxako Administrazio Kontsiluan eta batzarretan egiten dizkiogun informazio eskaerei Iturbe Jaunak muzin egiten die. Eta orain, Gipuzkoarrak ordezkatzen dituen kamara hau denean informazio eskaera egiten duena, berriro ere bere gardentsaun eza agerian uzten du, Kutxabanken izaera pribatuan ezkutatuaz eta bide batez ahaztu naian Kutxa Gipuzkoar guztien aurrezkiez osatutako entitatea dela, eta bere eginbeharra gipuzkoarren ongizatean eta eskubideak babestea dela, Etxebizitza duina barne!