Kanboko Xalbador ikastola eraberritzeko Seaskari diru-laguntza bat emateagatik Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak Gipuzkoako Diputazioari jarritako helegitearen aurrean, EH Bilduk zera adierazi nahi du.

Euskal Herrian ze nolako hezkuntza sistema behar dugun eta bide horretan gure bitartekoak non jarri nahi ditugun Euskal Herrian erabakiko dugu. Eskumen horri helduta, Gipuzkoako Diputazioak Ipar Euskal Herriko ikastola bat lagundu du. EH Bildurentzat oso egokia eta justifikatua dagoen diru-laguntza bat da, euskara sustatzea eta ikastolei laguntzea lehentasunezko egin beharra delako.

Urkijo jaunak ez du inolako eskubiderik erabakitzeko Gipuzkoarron zergekin jasotako dirua non inbertitu nahi dugun erabakitzeko. Urkijok euskal gizarteak erabakitzen duena onartu behar du, euskal herritarrok ez baitugu behar inongo Espainiako Gobernuko delegaturik gure hezkuntza eta hizkuntza politikak nolakoak izan behar diren agintzeko. Delegatuaren figuraren nortasunarekin oso kritikoak gara, inolaz ere beharrezkoa ez dela uste dugulako, baina gainera gaurkoa bezalako helegiteak jartzea ez direla bere eginbeharren barruan sartzen gogoratzen dugu. Helduak gara, eta gure erakundeak gure herritarren nahi eta beharren zerbitzura daude, ez Urkijoren mesedetara.

Kanboko ikastola eraberritzea proiektu estrategiko bat da euskaren berreskurapenerako. Euskal Herritarrok orokorrean eta zehazki Gipuzkoarrok oso begi onez ikusten ditugu euskararen berreskurapenerako egiten diren ahalegin guztiak, berdin da Euskal Herriko zein tokitan dauden.