Espainiako Gobernuak ezarri nahi izan dituen murrizketen aurrean, mendekotasunerako prestazioak jasotzen dituzten gipuzkoarrek kalterik ez dutela jasango bermatzen duen dekretua onartu berri du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Dekretu honen bidez, Diputatuen Kontseiluak baieztatu du Familia Inguruko Zaintzetarako, Zerbitzuei Lotutako eta Laguntza Pertsonalerako prestazio ekonomikoak jasotzen dituztenek orain arteko diru kopuru berbera jasoko dutela aurrerantzean. Lurraldean 11.600 pertsona baino gehiagori eragingo die neurri honek.

Diputatuen Kontseiluak gaur onartutako dekretu honen inguruan mintzatu da gaur Foru Gobernuko bozeramaile Larraitz Ugarte eta Madrilek ezarritako murrizketa sozialei aurre egitea helburu duela azaldu du. Gaur hartutako erabakiaren bidez Diputazioak gizarte zerbitzuak bermatzeko duen konpromisoa berretsi du, eta gainera hainbat hobekuntza ere ezarri dira.

Ugartek gogorarazi du Raxoiren Gobernuak Mendekotasun Legearen "kontrarreforma" bat onartu zuela uztailean. Kontrarreforma horren ondorioz, egungo prestazioen diru kopurua %15 murriztu du eta, sistemako alta berrien diru kopurua, berriz, %30. Foru bozeramailearen esanetan, "mendekotasuna duten pertsonen eskubide ekonomikoen halako urraketaren aurrean, foru gobernuak argi utzi du, hasiera-hasieratik, murrizketen aurka dagoela eta ez duela inola ere murrizketa bakar bat ere aplikatuko Gipuzkoan, horrek Diputazioaren diru-kutxarako sekulako esfortzua suposatu arren. Izan ere, mendekotasuna duten pertsonei arreta eskaintzea proiektu estrategikoa da Foru Aldundiarentzat". Mendekotasunerako Legearen esparruan Espainiako Gobernuak ezarritako murrizketek, hain zuzen, 10 milioi euro gehiagoko diru-inbertsioa suposatuko dio Lurraldeari.

Espainiako Gobernuaren neurriek gipuzkoarrengan eraginik ez dutela bermatzeko, Diputatuen Kontseiluak dekretu bat onartu berri du, eta, baita bertan, orain arte emandako mendekotasunerako prestazioen diru kopurua zehaztu ere, inolako murrizketarik egin gabe. Era horretan, batetik, Familia Inguruneko Zaintzetarako Prestazio Ekonomikoa, Gipuzkoan ia 10.300 onuradun dituena, 520'69 eurokoa izango da; bestetik, 833,96 eurokoak izango da Laguntza Pertsonalerako Prestazio Ekonomikoa eta Zerbitzuari Lotutako Prestazio Ekonomikoa, 1.190 eta 150 onuradunekin, hurrenez hurren.

Laguntza Pertsonaleko Prestazioaren kasuan, gainera, iragan hilabetean Diputazioak II. graduan eta I. graduko bigarren mailan baloratutako pertsonek ere diru-laguntza hori kobratzeko eskubidea izango dutela bermatu zuen neurria onartu zuela gogorarazi du Ugartek. Izan ere, ia 12.500 gipuzkoar mendekotasun maila horretan baloratuta daude, eta, modu honetan, aurten diru-laguntza berri hauetaz baliatu ahalko dira zaintzaileak kontratatzeko.

Amaitzeko, Larraitz Ugartek ondorengoa gaineratu du: "Espainiako Gobernuak egindakoa Mendekotasun Legearen aurkako eraso zuzena da, eskubide murrizketa onartezina eta atzerapauso izugarria ongizate estatuan. Espainiako Gobernuaren helburu bakarra da goitik behera murriztea mendekotasuna artatzeko autonomia erkidegoei eta diputazioei egin beharreko ekarpen ekonomikoa, eskua luzatu beharrean mendekoak etxean bizitzen jarraitu ahal izateko prestazioak eta zerbitzuak herritarrei eskaintzeko zeregin zail horretan".

Letra larriz, urtarrilean onartutako diru laguntza berriak.

Prestazioa / Prestación

Mendekotasun gradu eta maila /

Mendekotasun gradu eta puntuazioa

Gehieneko diru kopurua

Familia ingurunea

III. Gradua, 2. maila / Puntuak: 90etik 100era

520,69€/hileko

III. Gradua, 1. maila / Puntuak: 75tik 89ra

416,98€/hileko

II. Gradua, 2. maila / Puntuak: 65tik 74ra

337,25€/hileko

337,25€/mes

II. Gradua, 1. maila / Puntuak: 50etik 64ra

300,90€/hileko

300,90€/mes

I. Gradua, 2. maila / Puntuak: 40etik 49ra

180,00€/hileko

180,00€/mes

Laguntza pertsonala

III. Gradua, 2. maila / Puntuak: 90etik 100era

833,96€/hileko

III. Gradua, 1. maila / Puntuak: 75tik 89ra

625,47€/hileko

 * II. Gradua, 2. maila / Puntuak: 65tik 74ra

462,18€/hileko

* II. Gradua, 1. maila / Puntuak: 50etik 64ra

401,20€/hileko

 * I. Gradua, 2. maila / Puntuak: 40etik 49ra

 300€/hileko

Zerbitzuari lotuta

III. Gradua, 2. maila / Puntuak: 90etik 100era

833,96€/hileko

III. Gradua, 1. maila / Puntuak: 75tik 89ra

625,47€/hileko

II. Gradua, 2. maila / Puntuak: 65tik 74ra

462,18€/hileko

II. Gradua, 1. maila / Puntuak: 50etik 64ra

401,20€/hileko

I. Gradua, 2. maila / Puntuak: 40etik 49ra

300€/hileko