EH Bilduren zenbait kidek parte hartu dute gaur goizean Donostiako Kutxaren egoitzaren aurrean "Kaleratzeak STOP" erakundeak antolatu duen kontzentrazioan. Kontzentrazio hau, hasiera batean, Lorena Errenteriarraren kasua salatzeko zen, Kutxabankek bere etxetik bota nahi duelako, baino era berean, atzo Cordoban bere buruaz beste egi zuen "STOP desahucios" kidearen heriotza salatzeko balio izan du. Izan ere, Kutxabank dago etxebagetze horren atzean.

Lorenaren kasua bereziki salagarria da, berak Espainiako gobernuak etxegabetzeak atzeratzeko jarri zituen baldintzak betetzen dituelako, eta hala ere, Kutxabankek bere etxegabetzearekin aurrera jarraitzea erabaki duelako. Eta ez hori bakarrik, beste behin ere, konprobatzen ari gara Kutxabank etxebabetzeak ez burutzeko publikoki hartu zuen konpromisoa urratzen ari dela. Izan ere, Kutxabank geroz eta etxebagetze gehiago burutzen ari da, eta geroz eta pertsona gehiago kale gorrian geratzen ari dira.

EH Bilduk Mario Fernandezi (Kutxabankeko presidentea) eta Xabier Iturberi (Kutxako presidentea) exijitzen die etxegabetze guztiak bertan behera uzteko. Etxegabetzeen arazoa drama sozial batean bilakatu da, eta bere ondorioak jendartearen sektore ahul eta pobreenak pairatzen ari dira. Baino drama honek badauka soluzioa, baldin eta etxebizitza duin bat izateko eskubidea, bankuen negozio espekulatiboen gainetik jartzen bada. EH Bilduk demostratu du posible dela arazo hau konpontzea, eta Gasteizko Legebiltzarrean proposamen zehatzak aurkeztu ditu zentzu honetan.

Gogoratu behar da ere, orain dela bi aste EH Bilduren kontseilariek etxegabetzeak bertan behera uzteko eskaera eraman zutela Kutxako Kontseilura, eta EAJk, PSEk eta PPk aho batez eskaera hau errefusatu zutela. Ezezko horien ondorioak orain ikusten ari gara: geroz eta etxegabetze gehiago. Kutxabankek merkatuaren logika hutsean funtzionatzen du. Euskal Kutxak jada ez dira gure ekonomia suspertzeko eta jendartearen ongizatea bermatzeko tresna bat, baizik eta espekulaziorako eta etekin ekonomiko hutsak bilatzeko tresna bat. Batez ere EAJ eta PPren eskutik, gaur egun Kutxabank beste banku batean bihurtzen ari da. Bitartean, gero eta herritar gehiago kalean uzten ari da Kutxabank... ¡Aski da, etxegabetxerik ez!