Arratsaldeko 15:00etan Bildu Udal Taldeak eta PaP Ez plataformak izandako bileraren ondoren ondorengoa adierazi nahi dute.

PaP Ez plataformak gezurtatu egiten du, komunikabide batzuek gaur jaso duten bezala, mehatxatuak izan direnik. Beraiek, jarduera amaitzen dutela adieraziz gutun bat igorri dute komunikabide ezberdinetara eta beste eragile batzuek erabilera interesatua egin dute gutun horretaz, beraien ahotan esan ez dituzten gauzak jarriaz. Komunikabidei eskatu nahi die soilik gutunean jartzen duenera mugatzera.

Bildu Udal Taldeak adierazi nahi du goizean burututako prentsaurrekoa eta bertan esandakoak egunkarietan argitaratutakoaren inguruan izan direla ez baitzuten plataformaren gutunaren berri.

Bi aldeek adierazi nahi dute gaur burututako bilera, egin dituzten bilera guztiak bezala, errespetuzkoa eta bi aldeen arteko begirunean oinarritutakoa izan dela.

JUAN CARLOS ARAMBURU
PaP Ez plataformako kidea

MIKEL BIAIN
Oñatiko Alkatea