Azken asteotan eztabaida ugari egon dira PNVk Bizkaian aurkeztu duen Ondarearen gaineko Zerga berritua eta Bilduk Gipuzkoan aurkeztu duen Aberastasunaren eta Fortuna handien gaineko zerga konparatzen direnean. Artikulu honetan bi adibiderekin ikusiko dugu zeintzuk diren ezberdintasunak.

Nahi izanez gero Itziar Minerrek egindako bi artikulu hauetan sakontasun gehiagorekin ikus daiteke egoera:

 

El Impuesto sobre la Riqueza y el escudo fiscal
El Impuesto sobre la Riqueza y las actividades económicas

Enpresa familiarretan partaidetzak

Estatu espainoleko enpresa handienak Inditex da. Gaur enpresa horrek 63.000 milioi euro balio du, IBEX 35 indizean dagoen enpresa handiena da. Ba, enpresa hori enpresa familiarra kontsideratzen da baldintzak betetzen dituelako: akzionista batek (edo familia batek) kapitalaren parte esanguratsu bat duelako eta zuzendaritza lana egiten duelako.

Akzionista nagusia ezaguna den Amancio Ortega da eta bigarren handiena bere emazte ohia. Beheko laukian bakoitzak duen kapitalaren portzentajea.

Akzionista Kapitala Sozietatea Kapitala

Amancio Ortega

%59,294 Gartler, S.L.
Partler 2006, S.L.
50,010%
9,284%
Rosalia Mera %6,993 Rosp Corunna Participaciones Empresariales, S.L. 6,993%

Lauki horretatik ondorioztatzen da Amancio Ortegak, eduki dezakeen beste ondasunak kontutan hartu gabe, Inditex-eko partaidetzengatik 37.355 milioiko aberastasuna duela. Bera ere Administrazio Kontseiluko eta batzorde exekutiboko kidea da. Ortega enpresaren zuzendaritzan aritzen da eta bere diru sarrera nagusiak hortik jasotzen ditu.

Hortaz, Amancio Ortegak Inditex-en duen partaidetzak horrela zergatuta egongo da:

PNVren proposamenaren arabera:

Enpresa familiarraren partaidetza irizpide guztiak betetzen ditu (partaidetza %5a baino handiagoa eta zuzendaritzako kidea izatea) eta salbuetsita egongo da. Beraz, Bizkaian partaidetza horrengatik ordainduko duena zero da.

Bilduren proposamenaren arabera:

Enpresa familiarraren partaidetza irizpide guztiak betetzen ditu (partaidetza %5a baino handiagoa eta zuzendaritzako kidea izatea). Partaidetza horri eskala aplikatuko zaio eta gero %75-eko hobaria izango du (%25a bakarrik zergatzen da). Horren eraginez, 93,35 milioiko kuota ordaindu beharko luke Gipuzkoan.

Partaidetzengatik zerga ordainketa

Akzionista Partaidetza PNVren proposamena
Bilduren proposamena

Amancio Ortega

37.355.000.000 € 0 € 93.380.000 €

Bilduren proposamenaren arabera bere partaidetzarengatik 93,35 milioi ordaindu beharko luke eta PNVrenaren arabera ezta euro bat ere.

Ezkutu fiskala

Edozein zergaren elementu deigarriena eskala izaten da. Horren arabera berehala ikusten da gutxi gora behera zenbat ordaindu behar den. Kasu gehienetan horrela izaten da, baina ez beti. Orain arteko Ondarearen gaineko zergak, eta PNV-k oraindik mantentzen du, bazuen muga sistema bat: goiko muga edo ezkutu fiskala, ordaindu beharreko topea zehazten zuena; beranduago beheko muga ezarri zen batzuei minimo bat ordainarazteko. Bi muga horien eragina eskaren indarra asko mugatzen zen: nahiz eta eskala handia izan, benetan ordaintzen zena nahiko gutxi zen.

Adibide batekin hobeto ikusten da ezkutuaren eragina. Bi pertsona aberastasun berdinarekin baina urteko irabazi ezberdinekin zeharo ezberdin ordaintzen zuten orain arte. Nahiz eta ezkutuak biei eragin, batak besteak baino diru gehiago ordaintzen zuen, beheko irudiaren lehengo zatian ikusten den bezala. Lehenengoaren tasa efektiboa, benetan ordaintzen zuena, ondasunaren %0,85a (aplikatzen den tasa %1,7 izanda) eta bigarrenarena %0,22a (tasa berdina aplikatuz %1,7a). Alde ikaragarria, ekitate printzipioa (aberastasun berdintsuak, berdin ordaintzea) urratzen da goitik behera.

Ez hori bakarrik, zerga sistema horrek ondareak ez erabiltzea bultzatzen du. Horiek erabiliz gero, irabazi batzuk egongo dira eta ezkutuaren muga gora joango da, gehiago ordainaraziz jarduera duenari. Horrela espekulazioa bultzatu egiten da, dohainik ateratzen delako ondasunak erostea eta geldirik edukitzea. Azkenean, horren atzetik ingeniaritza fiskalerako pizgarri bat dago.

PNV-k egin duena oso erraza da: eskala jaitsi du pixka bat %2,5tik %2ra eta hori konpentsatzeko ezkutuaren muga igo du (%60tik %65ra) eta beheko muga ere (%20tik %25era). Horrela, zer gertatzen da? hurrengo infografiaren bigarren zatian ikusten denez, zerga zituen arazo berdinak mantentzen ditu. Alde batetik, bi zergadunei igotzen zaio ordaindu beharreko kopurua eta horren ondorioz, tasa efektiboa ere igotzen da, hau da, aberastasunarekiko ordaintzen den portzentajea handiagoa da. Bestetik, jarduera duenak jarraitzen du gehiago ordaintzen, baino kasu honetan aldea handitu da. Beraz ekitatearen ikuspuntutik, gauzak okertu ditu proposamen berriak, ondasunak geldirik edukitzeko pizgarria areagotuz.

Bilduk, aldiz, ezkutuaren sistema hori ezabatu du eta hemendik aurrera aberastasun bertsuak dituzten herritarrek berdin ordainduko dute (ikus azpiko irudia) . Kopurua berdina izango da, kontutan hartu gabe bakoitzaren irabaziak nolakoak izan dira. Horrela zerga honek ondasunak modu produktiboan erabiltzeko pizgarria suposatuko du. Hemendik aurrera, ondasunetik etekinak atera ala ez, berdin ordainduko dute aberastasun antzekoak dituztenek. Aberatsak saiatuko dira ahalik eta etekin handiak lortzen eta ondasun horiek ez dira egonean egongo.

Bilduren proposamenaren kasuan, ekitatea berreskuratzen da, aberastasun berdintsuak berdin ordainduko dute. Horretaz gain, argi ikusten da ezkutu eta eskalaren eragin bateratua. Ezkutua kentzerakoan, eskala jaitsi behar izan dugu. Eragina ezberdina izango da: batzuen tasa efektiboa gutxitu da pixka bat (%0,85etik %0,79ra adibidean); beste batzuen tasak, aldiz, igoera nabarmena izan du (%0,22tik %0,79ra). Orain arteko ezberdintasunak hain handiak ziren, aberastasun guztiak parekatzerakoan batzuen tasa jaitsi da eta beste batzuena igo egin da. Lehenetsi dugu jarduera ekonomikorik gabeko pertsonak, ezkutuaz gehien baliatu direnak orain arte, gehiago ordaintzea eta erabilera produktibo mantendu dutenen tasa jaistea pixka bat.

Guzti horren ondorioz, PNVren proposamenak denei igotzen die zerga (gure adibidean, %15a eta %21a) baina ondasuna ezberdinen arteko diferentziak mantentzen ditu. Bestalde, Bilduk aurkeztu duenak batzuei jaisten die pixka bat (%6a), baina beste batzuentzat igoera askoz handiago da (ordaindu beharrekoa hiru aldiz baino gehiago handitzen da). Lortzen da aberastasun guztiek ordaindu beharreko zerga parekatzea, ekitate berreskuratzea. Behin zergadun guztiak maila berean jarrita, ondorengo aldaketak errazagoak izango dira.

PNVren proposamenaren aurkezpenean, Jose Luis Bilbaok esaten zuen bi zergadun klase daudela Gipuzkoan. Oker zegoen: adibidean argi ikusten den moduan bi zergadun klase jarraituko dute izaten Bizkaian, ez Gipuzkoan. Bata izango da aberastasun kopuru bat lortu dutenak, horiek izango dira zerga horren zati handiena ordainduko dutenak; eta bestea aberatsetan aberatsenak osatutakoa. Horiek, orain arte bezala, ez dute ezer ordainduko.

Karga tasa efektiboa

Efektu guztien batuketa karga tasa efektiboan ikusten da. Adierazle horrek aberastasunarekiko zenbat ordaintzen den erakusten du. Orokorrean aurreko linearen gainetik doa zerga berria, gora behera handirik gabe (gorabeherak adierazten dute batzuek ondokoak baino askoz gehiago ordaintzen zutela orain arte) eta batez ere esanguratsuena da igotzen doala, hau da, aurrekoa baino progresiboagoa dela orokorrean.