Xabier Olano Gipuzkoako EH Bilduren bozeramaileak Amaia Agirregabria Pasaiako alkate oiharen eta Iker Rokandio Pasaiako udal langile oiharen aldeko elkartasun mobilizazioan izango da, datorren igandean. Elkartasun mobilizazioa Agirregabiriaren eta Rokandioren egoerarekin kezkatuta dagoen Pasaiako herritar talde batek deitua da, eta Antxoko frontoi berriaren plazan egingo da, 13:00etan.

Era horretara, EH Bilduk bere babes eta elkartasun osoa azaldu nahi die Agirregabiriari eta Rokandiori. Sinetsita gaude bere jardun publikoan herritarrei laguntzeko borondate osoa izan zutela, eta irizpide izan zutela beti beren ekintza publiko eta instituzional guztietan.