Eusko Alderdi Jeltzalea Etxegaraten kamioientzat ordainlekua jartzeko proposamena bultzatzen aritu da azken aldi luzean, eta hori defendatzeko hainbat datu eman ditu, hain zuzen ere, Irun-Etxegarate zeharkatzen duten kamioi atzerritarren kopurua 10.000 dela, hauek doan zeharkatzen dutela Gipuzkoa eta Etxegarateko ordainsaria jarriz gero 53 miloi jasoko liratekeela atzerritar hauei kobratuz. Legealdian 212 milioi galduko genituela esan zaigu, eta erantzuteko garaia dela uste dugu. Gipuzkoako Foru Aldundiak ordea analisi serioa egin du, besteak beste, jaso diren azken aforo edo zirkulazio datuak kontuan hartuta. Joseba Altube bide Azpiegituretako zuzendariak ondoko irakurketa egin du datuekin.

 

Ibilgailuak sailkatzeko orduan, matrikulak erabiltzen dira, eta ondorioz, estatuen arabera baino ez dira kalkulatu. Ondorioz, ez dakigu zehatz zenbat diren gipuzkoarrak edota euskal herritarrak. Nolabaiteko banaketa egiteko, gipuzkoarrak, hego Euskal Herrikoak eta Espainiako estatukoak hartu ditugu batetik eta gainerakoak bestetik. Izendatze aldera "atzerritar" izena jarri diegu gainerakoei.

Datu hauen hausnarketa egin ondoren, argi eta garbi esan nahi dugu EAJk ematen dituen datuek edo hipotesiek ez dutela inolako sostengurik eta errealitateak bestelako datuak ematen dizkigula. Hona hemen, puntuz puntu.

1- Gipuzkoa egunero 10.000 kamioiek zeharkatzen dutela faltsua da

Gipuzkoako Foru Aldundiak dituen 2011ko datuen arabera, Etxegarateko mendatetik 7.451 ibilgailu astun igaro ziren egunero. Beraz, etengabe aipatu izan diren 10.000 horiek baino asko gutxiago, %25 gutxiago dira.
Horietatik zenbatek zeharkatzen dute Gipuzkoa? Orain artean ez da inoiz egin datu hori zorroztasunez jakiteko azterketarik, baina datu garrantzitsua da bide-ardatz honetarako tarifa-politika bat definitu ahal izateko. Horregatik, GFAko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak abian du analisi-proiektu bat, ibilgailu astunek Gipuzkoan egiten dituzten ibilbideak zehatz jakiteko. Hala ere guztiz zeharkatzen duten ibilgailuen kopurua 5.000 baino gutxiagokoa dela baieztatu dezakegu.

2- N-Iean dabiltzan kamioilari gehienak atzerritarrak direla faltsua da

Behobia edo Pausuko zubia igarotzen duten ibilgailu astunen % 43,39 atzerriko kamioiak dira: 2011. urtean, hain zuzen ere, 3.977 kamioi egunean. N-I errepidean, Irura parean, ordea, 1.850 kamioi atzerritar igarotzen dira, % 19,62. Horrek erakusten du muga igarotzen duten kamioi atzerritarren parte bat bakarrik, gehienez 1.850 iristen direla Etxegaratera. Beraz Gipuzkoa osorik zeharkatzen duten atzerritarren kopurua 1.850 baino txikiagoa da.

3- Ez da egia atzerritarrek ez dutela ezer ordaintzen Gipuzkoa zeharkatzerakoan

Behobia edo Pausuko zubitik 9.165 kamioi igarotzen dira egunero, eta Irungo eta Bentetako ordainlekuetan 10,6 milioi euro uzten dituzte. Kamioi horietatik 3.977 atzerritarrak dira, %43, eta beraz, ez da egia Gipuzkoatik ordaindu gabe pasatzen direla, eta gainera, horiei AP-8 edo AP-1etik jarraitzen dutenak gehitu behar zaizkie.

4- Etxegaraten ordainlekuak jarrita ez lirateke urtero 53 milioi lortuko, baizik eta 6 miloi

Ordainleku bat Etxegaraten jarrita 13 km-ko ibilbidea kobratu ahal izango litzateke Beasain-Etxegarate ibilbidea kontuan hartuta. Aldiz, Idiazabalerainoko ibilbidea bakarrik kontuan hartuta, 8 km izango lirateke.

Kilometro bakoitzeko AP-1 eta AP-8 autobideen batez bestekoa aplikatuta, hipotesirik onenean, emaitza hau litzateke: Astunen taula irudian ikus daitezke datuak

5- AP-1era 5.000 kamioi desbideratuko direla dioen hipotesia guztiz faltsua da

EAJk Etxegarateko ordainlekua jarri ondoren, 5.000 kamioilarik (guztiak atzerritarrak beraien arabera) AP-1erako bidea hartuko luketen hipotesia egin du.

Momentuz dakiguna zeharkatzen duten atzerritarren kopurua inoiz ezingo litzatekeela 1.850 baino gehiagokoa izan, eta Gipuzkoa zeharkatzen duten garraiolari guztien kopurua, gipuzkoarrak barne, ez dela 5.000 ibilgailura iristen. Kontuan eduki behar da N-I jatorri edo helmuga duten garraiolari gehienak ibilbide horren gatibu direla eta ezingo luketela bere ibilbidea inola ere aldatu.

6- Etxegaraten ordainlekua jarrita ez da bideragarria Irun-Etxegarate ibilbidea kobratzea

Lehen aukera, N-1 osoan kontrol eta kobratzeko sistemak jartzea litzateke. Aukera hau teknikoki bideragarria ote den ikusteke dago, eta ekonomikoki ez litzateke bideragarria, egin beharreko inbertsio eta gestio gastua ikaragarria bailitzateke, kontuan hartuta N-1 errepidean 27 sarrera-irteera daudela eta horiek guztiak kontrolatu beharko liratekeela.

Bigarren aukera, EAJren alternatiban, ibilgailu batek Irun zeharkatuko balu Lapurdi aldera, eta aurrez Etxegaraten detektatua izango balitz, N-Ieko ibilbide osoa ordainduko luke. Aitzitik, Etxegarate zeharkatuz N-Ieko beste edozein sarrera-irteera helmuga bezala izango balu, askoz tarifa leunago bat ordainduko luke. Hau da, distantzia minimoa, Beasaineraino, bakarrik ordainduko luke. Hau legezkoa al da?

Europako 2011/76/EB zuzentarau edo direktibak hauxe dio 7-1 artikuluan:

"Sin perjuicio de lo dispuesto en el artículo 9, apartado 1 bis, los Estados miembros podrán mantener o introducir peajes y/o tasas de usuarios en la red transeuropea de carreteras o en determinados tramos de dicha red, y en cualesquiera otros tramos adicionales de su red de autopistas que no formen parte de la red transeuropea de carreteras en las condiciones fijadas en los apartados 2, 3, 4 y 5 del presente artículo y en los artículos 7 bis a 7 duodecies. Esto se entenderá sin perjuicio del derecho de los Estados miembros, de conformidad con el Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea, a aplicar peajes y/o tasas de usuarios en otras carreteras, siempre y cuando la imposición de peajes y/o tasas de usuarios en dichas carreteras no suponga discriminación alguna contra el tráfico internacional y no dé lugar a distorsiones de la competencia entre operadores".

Zuzentarau horrek berak, 7-3 artikuluan hauxe dio:

"Los peajes y las tasas de usuarios no supondrán discriminación alguna, directa o indirecta, por razón de la nacionalidad del transportista, del Estado miembro o del tercer país de establecimiento del transportista o de matriculación del vehículo, o del origen o destino de la operación de transporte".

Beraz, N-I osoa egingo luketen garraiolariei tarifa osoa kobratu eta bidean geratzen direnei tarifa askoz leunagoa ezartzea, Europako 2011/76/EB direktibaren kontrakoa izango litzateke: Europar Batzordeak ez luke onartuko.

Larraitz Ugarte Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako diputatuak ondoko irakurketa egin du gaiari buruz

Argi geratu da EAJren proposamenak demagogia duela oinarri, demagogikoa delako esatea asko bilduko zela, 53 milioi bilduko direla, gainera, soilik garraiolarien kontu egingo dela, eta gainera soilik atzerritarrek ordainduko dutela. Gezur hutsa da, datu faltsuak dira. Ez lirateke 53 milioi jasoko eta ez litzateke kanpoko garraiolarien bidez etorriko, baizik eta bilketa bertako garraiolarien bidez etorriko litzateke. Izan ere, N-I eko garraioa gatibu da, hau da, garraiolari askok N-I dute sorburu eta helburu, eta beraz gehiengo absolutua ez da nazioarteko garraiolari trafikoa, bertako garraiolariak baizik; horiek lirateke benetan kaltetuak. Garraiolariak oso egoera gogorra pairatzen ari dira, enpresa asko itxi dituzte, eta ez dugu uste horrelako neurri partzialak hartzeko garaia denik. Horrek ez lituzke finantziazio beharrak bermatuko, kalte etxekoei bakarrik egingo geniekeelako. Proposamenak orokorrak izan behar dute, ez dute demagogikoak izan behar, proposamen ausartak egin behar ditugu, globalak, eta akordioak bilatu behar ditugu guztien artean, benetan bertoko garraiolariei kalte gehiago ez egiteko, eta Gipuzkoak dituen beharrak asetzeko.

Galdera bat ere egin dio EAJri. Zergatik ezkutatzen duen Etxegarateko ordainlekua ez zela soilik garraiolarientzat. Aurreko Aldundiak egindako eraikuntza proiektuan ibilgailu partikularrentzat ere bazegoen aukera hori. Aldundiaren ustez, erantzuna argi dago: jendeak ordainlekua hor dagoela onartzea nahi zuten, eta behin hori onartzean, eta garraiolariek ordaintzen zutela onartzean, ibilgailuentzako jarri martxan. EAJk prozesu psikologiko kolektibo bat egin nahi zuen, lehenengo garraiolarientzat eta gero ibilgailuentzat jarrita, baina esatea eskertuko genioke. Bestela, 53 milioiak ez dira inondik ateratzen. Hala ere, soilik 13 milioi jasoko lirateke adituen txostenek diotenez, apustu hori ere ekonomikoki ez da interesgarria. Uste dugu gipuzkoarrek jakin behar dutela Etxegarateko ordainlekuak nor kaltetzen duen.

* www.gipuzkoaberria.net webgunetik ateratako infomazioa.