Suak erabat suntsituta agertu zen atzo Aralarko parke naturalean Enirio-Aralar mankomunitateko lurretan dagoen Oiduegi saroiko txabola. Gailurrerantz mendi elkarteak adierazi duenez, sua nahita eragindakoa izan dela diote zantzu guztiek.

EH Bilduk erasoa salatu nahi du eta elkartasuna adierazi nahi die bai mendizaleen elkarteko kideei bai Aralar bizi eta maite duten gipuzkoar guztiei.
EH Bilduren ustez, eraso hau, azken hilabeteetan bizi izan den krispazioarekin eta sektore batzuk izan dituzten jarrera okerrekin batera, ez dira bide egokiak Aralarko parke naturalak behar duen babesa bultzatzeko eta etorkizunerako irtenbideak bilatzeko.

Horregatik, elkarrizketarako eta akordiorako deia egin du EH Bilduk, Aralar denona delako eta denon artean babestu egin behar dugulako. Zentzu honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen diogu tensio handiko dinamika honetatik ateratzeko eta kudeaketa zuzena bermatzeko, hausnarketarako eta adostasunak bilatzeko prozesu zabal bat sustatuz.