EH Bildu eta Podemosek gaurko Osoko Bilkuran 2017ko aurrekontuei aurkeztutako hobekuntza guztiei muzin egin die PNV-PSEren Gobernuak, PPrekin adostu ditu aurrekontuak, eskuin joera indartuz. EH Bilduk ekonomia sustapenean eta Gizarte Politiketan aurrera urratsak egiteko 21 hobekuntza aurkeztu ditu gaurko Osoko Bilkuran.

Xabier Olano EH Bilduko bozeramaileak gaurko Osoko Bilkuran adierazi du "behin eta berriro atzemandako gabeziak zuzentzen saiatu" arren "aferrikakoa" izan dela, aurkeztutako 111 zuzenketa edo hobekuntzak baztertuak izan baitziren abenduak 16ko Ogasun Batzordean. Hala ere, nabarmendu nahi izan du gaurko Osoko Bilkuran “21 zuzenketa edo hobekuntza eraman dituztela eztabaidagai jarri eta bozkatu ahal izateko”.

EH Bilduk hiru norabidetan egin ditu bere hobekuntzak “enplegu duina sortu eta ekonomia berpizteko proposamenak, Gizarte Politikak hobetzeko proposamenak eta baita Osasuna, ingurumenaren eta hondakinen kudeaketaren ingurukoak”.

Horien artean, ekonomia sustapenari dagokionean, Gipuzkoako industria eraldatzeko programan empresa txiki eta ertainen osasun egoera aztertzeko eta onbideratzeko programa abiarazteko miloi bat euroko inbertsioa egitea eskatu du EH Bilduk. Horrekin batera, nabarmendu nahi izan du “Aldundiak aurkeztu duen aurrekontuen proiektuan enplegua mantentzen duten empresa txiki eta ertainek dituzten zailtasunak ez dira behar bezala kontuan hartzen”.
Gizarte Politikei dagokionean Xabier Olanok “Txoke Plana abiatzea” eskatu du, adineko egoitza zerbitzuetan dauden itxaron zerrenda luzeak murrizteko, 100 plaza berri hitzartuz.

Hondakinen kudeaketaren atalean EH Bilduko bozeramaileak “Europako zuzentaruak eta hondakinen kudeaketaren hierarkiak agindautakoa betez”, konpost planta berrietan Aldundiak “sei milioi” inbertitu behar lituzkeela azaldu du.

PNV eta PSE taldeek ordea ez dute “herritarren erdia ordezkatzen dugun taldeen iritzia aintzat hartu eta nahiago izan dute PPrekin adostu, lehendik eskuindarrak ziren aurrekontu batzuk, are eskuindarragoak bilakatuz”. Beste behin ere “rodiloa pasatu” izana salatu du Xabier Olanok.