Onintze Oleaga

Onintze Oleaga EH Bildu taldeko batzarkideak Bizkaiko Foru Aldundiaren diru publikoaren kontrol falta salatu du goizean Batzar Nagusietan ospatu den Iraskunde, Gobernamentu Onerako eta Gardentasunerako Batzordean Alonsotegiko Udalari emandako diru laguntzak eta obrak egin ez zirela gogora ekarriz.

lbone Bengoetxea ahaldunaren batzorderatzean diru publikoaren kontrolerako mekanismoak ez direla nahikoak salatu du EH Bilduk. “Alonsotegiko Udalari 600.000 euro eman zizkion Aldundiak ezustekoen partidatik eta obrak ez dira existitu. Aztertu beharko da zerk huts egin duen eta mekanismoak jarri beharko dira berriro ez gertatzeko” azaldu du Oleagak.

“Ez da lehen aldia EH Bilduk Alonsotegiko aferan salaketa bat sartzen duela. Ustekabeetarako partidak tartean daudela, Bizkaiko Aldundia bi prozeduretan sartuta dago beraz argi dagoena zera da, diru publikoaren kontrol falta” ondorioztatu du Oleagak. EH Bilduren ustez Aldundiak ardura bere gain ez hartzeko eskariak legea betetzen zuela batetik eta bestetik funtzionarioek bere lana bete zutenaren argudioak erabiltzen ditu aitzaki moduan. Zerbaitek huts egin du eta ezinbestekoa da hori ekiditeko mekanismok jartzea.