EH Bilduk 209 emendakin aurkeztu dizkie 2019rako Bizkaiko aurrekontuei

Bizkaiko Batzar Nagusietako EH Bilduren batzarkide taldeak 2019 urteko ekitaldirako Aurrekontu Orokorraren Proiektuari 209 emendakin partzial, 6 emendakin artikulatuari eta osotasuneko emendakina ere aurkeztu dio, 73 milioi euro inguruko balioarekin. EH Bilduren ustez arrazoi ugari daude 2019ko Aurrekontuen proiektua itzultzea eskatzeko. Horien artean nabarmentzekoak dira EAJk eta PSEk osatzen duten Foru Gobernuak hartutako konpromisoak betetzen ez dituztela, besteak beste Berdintasun Foru Arauak zehazten duen aurrekontuen %1 gutxienez berdintasun-ekintzetarako izango dela eta 2019ko aurrekontuen proiektuan ez da betetzen portzentaje hori edo ta aurrekontu erabilgarriaren %0,7 lankidetzarako izango zela onartu bazen ere proiektuan %0,51 besterik ez dago.

Aurrekontu hauetan gardentasun eza nabarmena da. Aurkezpenean Ahaldun Nagusiak mugikortasun-eredu berria bultzatzeko 10 milioi inbertituko zirela bidegorrietan azaldu zuen baina Bidegorri planik ez dago. Horregatik EH Bilduk horretara bideratutako zuzenketa aurkeztu du egin behar diren bidegorriak zehaztuz:

EH Bilduk nabarmendu nahi du aurrekontu hauek bizkaitarron etorkizuna hipotekatzen dutela lehentasunak azpiegitura handietan finkatuta daudelako hala nola Super Surren luzapena eraikitzeko 45 milioi bideratuko dira 2019an, bitartean garraio publikoa indartu eta sustatzeko dirurik ez dagoenean. Horregatik EH Bilduk 45 milioi horiek beste arloak indartzeko erabili ditu emendakinen bidez. Aurrekontu hauek zerbitzu publikoak indartu ordez, kanpoko enpresek egindako lanak bultzatzen dituzte.

Bizkaiko eskualdeen erronkak garatzeko 1,5 milioi besterik ez daude aurreikusita. Enkarterrientzako Plan Pizgarriaren neurriak bultzatzeko dirurik ez da azaltzen aurkeztutako proiektuan eta Ezkerraldeako eta Meatzaldearako talka planaren arrastorik ere ez dago.

EH Bilduk bere kezka azaldu nahi du behar handienak dituzten pertsonen aldeko politikak hutsaren hurrengoa direlako aurkezturiko 2019ko Aurrekontuen proiektuan. Lehentasunen artean ere ez dago ingurugiroa babestea, aurrekontua nabarmen gutxitu baita.

Amaitzeko EH Bilduk bere egin ditu herritarrek aurkeztutako alegazioak:

  •     Down Sindromearen eta bestelako Adimen Urritasunen Fundazioak eskatutakoa laneko hezkuntzarako programa.
  •     Errekaldeko saihesbidea eraiki eta zubi-bidea eraisteko.
  •     El Karpin faunaren babes zentroa
  •     Meatzaritzaren museoa
  •     Basozainak kontratatzeko
  •     GUFEren plantilla handitzeko eta abar.