Miñaon eta Forondan erabiltzen ez diren azpiegiturei beste erabilera ematearen aldeko apustua egin du robotika, hegazkinen mantenua eta dronen diseinua erabiliz

EH Bilduk Hegaraba aurkeztu du: aeronautika gune estrategikoa sortzeko proposamena. Horretarako, egun erabili gabeko Miñao eta Forondako azpiegiturei beste erabilera bat ematea planteatzen du. Hegazkinen mantenua, dronen diseinua eta robotika dira Hegaraba egitasmoaren ardatzak. Hori dena, merkantzia-hegaldiak eta charter hegaldiak alde batera utzi gabe.

EH Bilduk zehaztu duen bezala, merkantzia-garraioak %19aren hazkundea izan zuen iaz eta Estatuko laugarren aireportua da merkantzia-hegaldiei dagokienez. Horregatik, Gasteizko aireportua bultzatzen jarraitu behar dela azpimarratu du EH Bilduk eta helburu hori izanda, PIF delakoa eta H24 ezinbestekoak dira. Era berean, charter hegaldietarako aireportu aproposa dela defendatu du batez ere, oporraldi eta zubietarako.

Bestalde, Arabako Teknologia Parkea egun soilik azaleraren %30a erabiltzen ari da eta guztira 1,9 m2 ditu. 800 bat langile ari dira lanean eta horietako asko (640) aeronautika arloko zortzi enpresetan dauden. Beste parke teknologikoetan ez bezala, Arabakoak ez du teknologia erreferentzia-marka. Epsiloneko eraikinak hutsik ditu gainera.

Hegarabak aeronautika arloko lau arlo jasotzen ditu:

  1. HEGALDIAK: Foronda merkantzia-hegaldien erreferentea izateko lan egin behar dute euskal instituzioek.
  1. DRONEN MERKATUA ETA TRIPULAZIORIK GABEKO HEGAZKIN ROBOTIZATUAK. Zalantzarik gabe, gorantz doan merkatua da. Bruselaren arabera, dron zibilen ekoizpenak sektorearen fakturazioan %10 a izango du datorren hamarkadarako. 20 herrialdetan 400 proiektu baino gehiago daude gramo gutxietatik A-320 Airbus tamainara.  Dron txikien diseinuak ez ditu azpiegitura handiak behar eta hegaldi praktikak egiteko ez da oso lekua handia behar, estalita egonda ere baliogarria da. Baina badaude tripulaziorik gabeko hegazkin robotizatu handiagoak eta Euskal Herrian arlo honetan puntako enpresak daude. EHUk zein Mondragon Unibertsitateak hezkuntza eskaintza dute eta Lan Heziketatik ere formakuntza espezifikoa diseinatu daiteke diseinu, ekoizpena, konponketa eta mantenurako. Testing eta praktikak egiteko aireportua erabili daiteke. Horretarako baimena eskatu behar da. Orain, egun osoan zehar erabilgarria da. H24 berreskuratuko balitz ordutegi zehatzak ezarri beharko dira praktika horiek egin ahal izateko.
  1. HEGAZKINEN MANTENUA. Hegazkinen mantenuak ekoizpenak baino jarduera ekonomiko handiagoa sortzen du. Datuen arabera, helikoptero bat erosteak milioi bateko inbertsioa behar du baina 10 urtez erabiltzeko 7 milioi euroko inbertsio gehigarria eskatzen du. Hegazkinen kasuen hau biderkatzen da. Hegazkinen mantenurako zentro bat bultzatu ahal izateko pack oso bat behar da: formakuntza, praktikak eta mantenu gunea bera. Euskal Herrian ez dago horrelako hezkuntza eskaintza. Estatu espainiarrean, aldiz, bi ziklo daude Lan Heziketan. Formakuntza alde batera utzita, Estatuan mantenurako aireportu bakar bat dago, Teruelen hain zuzen. Tarmac izeneko enpresak kudeatzen du eta 2009an Tarbesen hasi zen. Gero txiki gelditu zen eta 2013. Urtetik Terueleko La Platan aritzen da.   Mantenu zentroa martxan jarri gabe lehen pausuak eman daiteke hegazkin txikiak eta helikopteroekin. Horrela, lehenengo promozioei formakuntza emango zaie ondoren zentroa bera zabaltzeko.
  1. KONPOSITEAK. Adituen arabera, datozen urteotan konpositeak boom handiko protagonistak izango dira. 2012an 17.000 milioi euro fakturatu zuen sektore honek eta %15-20 ko hazkundea izango duela diote. Konpositeen artean karbono-zuntz eta beira-zuntz daude eta hainbat arlotan erabiliko dira, batez ere, aeronautikan, eolikan, atomobilistikan eta oro har, garraioan, elektrizitatean edo ontzi-industrian. Arabako Parke Teknologikoan hiru enpresa aritzen dira arlo horretan. Industrian ezartzen diren neurrian, makinaria eta formakuntza egokitu beharko da.

Hegaraba bideragarria da epeei eta aurrekontuei dagokienez. Azpiegitura guztiak eraikita daude, borondate politikoa baino ez da behar. Patronato edo fundazio bat osatu behar da egun horretan ari diren enpresa, kooperatiba, unibertsitate, ikerkuntza gune edo hezkuntza zentroekin batera. Guztira 6 milioi euroko inbertsioak behar du baina datozen bost urteotan 800.000 euroko inbertsio publikoarekin martxan jar daiteke.

¿Quieres recibir el boletín de Araba?

Aquí puedes ver los anteriores boletines.

@ehbilduaraba