Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua bere gain hartzea, Landa Eremuko Eguneko zentroa sortzeko konpromisoa hartu du Igor Medinak

Gasteiz. 2019-02-10. Barrundiako herri biziak izateko bertan ikas, lan eta bizitzeko baldintzak sortu nahi ditu EH Bilduk. Hori da, hain zuzen, Igor Medinak alkategaiak hartu duen konpromisoa gaur egin den aurkezpen ekitaldian. Bertan, egungo alkateak Afro Olabek lekukoa eman dio Igor Medinari. Azken honek eskerrak eman dizkio azken zortzi urteotan egindako “lan bikainagatik”. Ekitaldian horiekin batera, Arabako Ahaldun Nagusirako hautagaia Kike Fdez de Pinedo ere egon da.

Hiru dira EH Bilduk dituen erronkak datorren legealdiari begira: batetik, zubi lanak egitea eskola publiko txikia sortzeko; bestetik, Zalduondo eta Donemiliagarekin batera Landa Eremuko Eguneko Zentro berri bat egitea adineko pertsonei zerbitzua eskaintzeko eta, azkenik, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua Lautadatik Lautadara eskaintzea arreta zein lan baldintzak hobetzeko asmoz.

Horrez gain, etxebizitzari buruz egin den txostena oinarria izanda, etxebizitza arazoei irtenbidea eman nahi die EH Bilduk. Horrekin batera, Venta del Pation udalerriko eragileekin batera proiektu bat adostu behar eta ekonomatoaren proiektua bultzatu diru-laguntzen bitartez. Azkenik, beste bi proiektu aipatu ditu Medinak: aldatu behar den Hirigintza Plan Orokorra eta kontzejuekin harremana. “Gure udalerriko kontzejuekin etengabeko hartu-emana izan behar dugu euren beharrak ezagutu eta, ahal den heinean, dituzten arazoei irtenbidea eman eta laguntzeko borondate osoarekin” zehaztu du Barrundiako alkategaiak.

Kike Fdez de Pinedok, bestalde, Barrundian egindako lana goraipatu du. “Ekonomia zirkularraren eredua izan zarete; gauza txiki eta xumetik, elkarlana bultzatuz, oso proiektu interesgarriak martxan jarri dituzue hondakinen konpostera komunitarioak eta ekonomatoa bezalakoak”, esan du Arabako Ahaldun Nagusia izateko hautagaiak.

¿Quieres recibir el boletín de Araba?

Aquí puedes ver los anteriores boletines.

@ehbilduaraba