Zer egin dugu gaur?

Urko Aiartza eta Diana Urrea Frente Polisarioaren kongresuan parte hartzen ari dira. Aiartza: “Madrilgo Akordio lotsagarrien ardurak argitzeko ikerketa batzordea jarri behar du martxan Espainiako parlamentuak” -> hemen albistea

Goizeko agerraldia. Oskar Matute: “Guztiok hobeto bizi ahal izateko, guztiok erabakitzea da bidea” -> hemen albistea

Sabino Cuadra UPNAn, ikasleekin: “Aukera faltagatik, langabeziagatik edota bere gorputzaren gainean behartuak sentitzeagatik herri honetatik inor joan behar ez dadin, erabaki nahi dugu!” -> hemen albistea

Onintza Enbeita Ezkerraldean: "Espainiar Estatuko parte izateak krisi egoera areagotu du Euskal Herrian" -> hemen albistea

Gipuzkoako ekitaldia Zarautzen. EH Bilduk bozka eskatu die justizia sozialean, berdintasunean eta burujabetzan sinesten duten herritarrei. -> hemen albistea

Ekitaldi nazionala Gasteizen. Miren Larrion: “Euskal Herri berri eta desberdina eraikitzeko aldaketa, gaur eta hemen, burujabetza deitzen da” -> hemen albistea