Olatua izan ziren maiatzeko hauteskundeetan eta halaxe jarraitzen dute, indartsu, Nafarroa osoan. Aldaketaren 20 alkatek bildu dira, Sabino Cuadra eta EH Bilduren hautagaitzari beren bultzada eta ilusioa helarazteko “EH Bilduk aldaketa bazter guzietara zabaltzeko asmo sendoa dauka, Madrilen ere nafarron interesak eta erabakiak defendatzeko; baina ez eskean ibiltzeko, erabakitzeko eskubidea defendatzeko baizik” adierazi dute guztien izenean Ainara Aiestaran Uharte Arakil eta Joseba Asiron Iruñeako alkateek, “hemen erabakiak hartu behar ditugu eta erabaki horiek babesten ditu EH Bilduk, bai nafar udaletan, baita Madrilen ere. Gure eskubideen ahotsa entzungo dute Madrilen ere. Sabino Cuadraren ahots errebeldea ere entzungo dute”.

Ahalegin berezia eskatu nahi dizkizuegu EH Bilduko alkateok, 20an, botoa emateko. Nafarroan abian jarri dugun aldaketak babes osoa behar du eta aldaketaren etorkizunerako bermarik onena EH Bilduren indarra da. EH Bildu sendoak lagunduko du Nafarroan herriz herri abian dagoen aldaketa sendotzen.

Beraz, Nafarroan erabaki nahi dugunok, argi daukagu benetako aldaketa hemen ematen ari dela. Aukeraketa ez da Madril edo Madril. Olatu zentralista berria edo erregimenaren makilajea. Gure kasuan, Madrilen eta Nafarroaren arteko hautua egin behar badugu, argi dugu, Nafarroa eta nafarron erabakiak. Eta zentralismoa edo makillajea, Nafarroa eta nafarron erabakiak.

Soberanistok, independentistok, abertzaleok, ezkertiarrok, aldaketaren aldekook botoa eman behar dugu, EH Bilduri eman behar diogu.
Hemen bizi nahi dugu, gure herrietan, Nafarroan, eta hemen erabaki nahi dugu. Hori lortzeko EH Bildu indartsu bat agerrarazi behar dugu abenduaren 20an.
Halaber, Cambio-Aldaketa da gure aukera Senaturako. Hemendik ere dei egiten dugu Cambio-Aldaketaren hiru hautagaiei gure boza emateko.