Urko Aiartza, Senaturako Gipuzkoako hautagaiak, errefuxiatu eremuetatik bertatik adierazi duenez, “garaia da Europako estatuek Afrikakoen bide bera jarraitu eta Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa (SAED) ofizialki onartu dezaten”.

Bere ustez, “onarpen ofiziala lurralde okupatuen askapenaren bidean urrats garrantzitsua litzateke”. Are gehiago, Aiartzaren arabera, “marokoar okupatzailea eta saharar estatua maila diplomatiko berean jartzea suposatuko luke horrek”. Eta gehitu du, urrats horrek autodeterminazioaren inguruko erreferendum batean oinarrituriko konponbidea indartuko lukeela.



MINURSOrekin harremanetarako arduradun sahararrarekin bilera

Euskal senatariak Mohamed Jaddad, MINURSOrekin harremanetarako arduradun nagusiarekin bilera izan du Dakhlako errefuxiatu eremuan. Besteak beste, Nazio Batuekin egiten ari diren negoziazioez mintzatu dira bi ordezkari politikoak.

Aiartzak EH Bilduren baldintzarik gabeko babesa adierazi dio POLISARIOAri.

Ildo horretan, senatari subiranistak autodeterminazio erreferenduma egitearen garrantzia nabarmendu du. “Duela hogeita lau urte Nazio Batuen gidaritzapean egitekoa zen erreferendumaren zain daude oraindik sahararrak”, esan du.