Klase berezia izan da gaur NUP-nen, ikasgela txiki geratu da bi orduz luzatu egin den ikasle eta Sabino Cuadraren arteko saiorako. “Dibortziaren paperak aurpegira botatzera goaz Madrilera” hasi da Sabino “Madril askatasuna ukatzen digun senarra da, bere lagunak inposatzen dizkiguna, eta a ze lagunak! Monarkia, ejerzitoa, ibex35...Horrexegatik, gu geu aske erabaki nahi dugu, libreki!”. Cuadrak saioaren hasieran adierazi duenez “Nafarroan erabakitakoa defendatzera goaz Madrilera eta UPN-PPren inposaketak gelditzera. Nafarren bozka eta interesak ez ditugu experimentu edo ta saldukeria ilunetan galduko”.

Sarrera honen ostean, Sabino eta ikasleen arteko solasaldiarekin jarraitu du gaurko klaseak. Gazteek hauteskundeetaz, hezkuntza arloaz, murrizketetaz, gazte politikaz edo ta EH Bilduk Madrilen egin beharrekoaz mintzatu dira Sabino Cuadrarekin. “Askotan galdetu didate ea zertara goazen Madrilera” erantzun du Sabinok “hemen erabakitakoa defendatzera goaz Madrilen eta PP eta UPNk inposatu nahi dizkiguten murrizketa eta erasoak gelditzera. Madrilera goaz aldarrikapen feministak entzun daitezen, fracking-aren oposizioa entzun dadin, lan arloko sistema propioa aldarrikatzera edo ta hezkuntza sistema propioa defendatzera. Azken urteotan bezala, aukera faltagatik, askatasun faltagatik edo ta bere gorputzaren gaineko erabakiak hartu ezin izanagatik, herri hau uztera behartuak izan diren gazteen alde egin nahi dugu!”.