Urko Aiartza, Senaturako Gipuzkoako hatagaiak adierazi duenez, “Espainiako estatuak Mendebaldeko Sahararen gatazkan dagokion erantzukizun historikoa bere gain hartu behar du”. Eta gehitu du, Madrilgo Akordioak “izenik gabeko traizioa” direla.



Frente Polisarioaren kongresuan parte hartzen ari dira Urko Aiartza hautagaia eta Diana Urrea legebiltzarkidea. “Azken berrogehi urte hauetan Marokoko erregimenaren eperdia musukatu besterik ez du egin Espainiako estatuak”, salatu du Aiartzak. Bere ustez, horren adibide argia da une honetan gertatzen ari dena, alegia, “independentzia eta burujabetza inposatzeko indarra, determinazioa eta borondatea” lelopean Polisarioak kongresua egiten duren bitartean, Nazio Batuetako Segurtasun Kontseiluko lehendakaritzan egon arren Espainiako estatuak “ez du txintik ere esaten” Saharako egoerari buruz.

Dakhla errefuxiatu erremuko areto nagusian 2000 delegatu saharauiar eta 700dik gora nazioarteko ordezkariren aurrean eginiko hitzaldian, Aiartzak esan du “uste baino azkarrago Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoko presidenteak euskal ordezkariei harrera egingo diela askaturiko El Aiun hirian”. 

Senatari subiranistak kongresuan izan direnei ziurtatu dienez, “EH Bilduk beti babestuko du sahararren borroka”.

Aiartzaren arabera, “ohorea da berriz ere errefuxiatu eremuetan egotea guk bezala euren independentziaren eta burujabetzaren alde borrokan ari diren gure anaia arrebekin batera”.