Ezakabako gotorlekura igo da gaur goizean EH Bilduko hautagaitza, bertan memoria historkoaz mintzatzeko. “Ezkabako gotorlekua, Nafarroako Auswitch izan zen. Bertan preso hartu eta hil zituzten ehunka pertsonen espetxe franquista” azaldu du Sabino Cuadrak, “ikusten duzuten moduan, gotorlekua oraindik ere militarren esku dago. Espainiako armadak, defensa ministerioak, itxita eta abandonatuta du lekua, inolazko memoria edo omenaldirik ekidinez”.

Honen aurrean EH Bilduk gotorlekuaren erabilera aldarrikatu du, “esku militarretatik kendu eta Nafarroako herritarrei eman behar zaie Ezkabako espetxea. Bertan gertatutako ikertu eta argitara eramateko. Bertan hildako ehunka pertsonendako omenaldi gunea sortzeko” adierazi du Sabino Cuadrak.

“Biktima guzti guztiek errekonozimendua eta erreparazioa merezi dute” esan du Sabino Cuadrak Ezkabako gotorlekuaren ate aurrean “Madrilek azken urteotan argi utzi digu ez daukala inolako asmorik biktima guztiak aitortzeko eta behar bezala omentzeko. Ezkabako espetxe honen egoera da horren eredurik garbiena, ez baitute nahi gune hau biktimen oroimenerako gune bilakatzea”.

Sabino Cuadrarekin batera, memoria historikoaren alde lan egiten duten pertsona eta eragileak izan dira Ezkaba gainean, gotorlekura sartu ezinik, Espainiako ejerzitoak itxita baitauka.