Espainiako Gobernuak Gasteizen daukan egoitzaren aurreran izan gara gaur, Garoñako zentral nuklearraren behin betiko itxiera aldarrikatuz. “Hona etorri gara, Carlos Urquijo enbaxadorearen etxe aurrera, Garoñaren behin betiko itxiera eskatzera eta zentral nuklearra irekitzeko PPren gobernuak erakutsi duen borondatea salatzera”, esan du Iker Urbina Kongresurako Arabako hautagaiak.

“Garoña berriro irekitzeko erakutsi duen borondatearekin, PPk agerian uzten du enpresa elektrikoetako bere laguntxoen interesak lehenesten dituela, arabarren benetako interesak kontuan izan gabe”, nabarmendu du Urbinak.