Ekitaldi berezia Sabino Cuadra eta langile ezberdinek egin dutena, askok Sabinoren borroka kide ohiak Nafarroako sindikalgintzan. Galdera-erantzun saioa izan da, diskurtsorik gabekoa, denen artean egina, lan erreformaz, langabeziaz, Sakanako egoeraz edo ta borroka sindikalaz mintzo.

Sabino Cuadrak gogor salatu du lan erreforma "Lan erreforma izandu da langileen kontra egin den azken hamarkadetako erasorik bortitzena. Ezin dugu ahaztu, PSOEren gobernuarekin hasi zen errekortea izan zela, gero PPk errematatuta.Honen aurrean hemen Nafarroa, eta EuskalHerrian orohar, ezetz esan genien gehiengo poltiko, sindikal eta sozialak, greba orokorrak, protestak, parlamentuko mozio eta adierazpenak...eta hala ere, ikusten ari zareten bezala, inposatu egin digute, indarrean sartu, nahiz eta bertako errealitate sozial eta ekonomikoari erantzuten ez dion. Ez baita berdina bertako langile batek duen ingurua, espainiako estatuko ebste langile batek duenarekin.EH Bilduk, lan erreforma honi aurre egiteko, erabakitze eskubidea aldarrikatzen dugu, bai, berriz ere erabakitze eskubidea. Ez da gure erantzun "komodin" ez, benetan sinisten dugun neurria baizik. Erabakitze eskubidea ez baita, nortasun edo estatus politikoari dagozkion eztabaidetara mugatu behar, egunerokotasunean ere aplikatu behar digu. Lan arloari dagokionez, gu geu, hemen, langileon artean, geure ordezkaritza sindikalarekin, erabaki behar dugu zein den gure lan erlazio markoa, lan negoziaketak, geure hitzarmen kolektiboak bultzatu eta defendatu, lan baldintzak... Horixe da erantzuna, geure erabakia Madrilgo inposaketen gainetik. Horrexegatik da inportantea EH bildu indartsu izatea Madrilen, hel daitezkeen inposaketak gelditu ahal izateko, bertako interesen defentsan".

Langabezia ere hizpide izan da langileen arteko solasaldian, Sabino aurrera begira jarri da, erabakia aldarrikatuz "Aurreko erantzunean esan dugun moduan, gure lan erregulazio sistema propioa behar dugu, langabezi eta prekaritate fabrika izan den lan erreforma bertan behera uzteko eta gu geu, enafarroako langileon artean gure burua antolatzeko.Horretaz gain, aurrekontuak gizartearen mesede jarri behar direla diogu eta ez Ibex 35 eta bankaren mesede. Aurrekontuetako milioika milioi euro xahutu dira Bankaren erreskate ezberdinetan...izugarrizko milioikada horiek lana sustatzera erabili izan balira, akaso ez ginateke egungo egoera zailean izanen.Aurrekontu sozial propioak behar ditugu, bertan, tokian tokiko lanpostuak sortzeko. Lurrari lotutako lan politikak, multinazionalen kupidagabekeri politiketatik haratago. Zerbitzu publikoak sendotu, zerbitzuen kalitatea berreskuratuko duten plantilla duin eta zabalekin".