Herriz herriko kanpainan etenaldia eginda, gizarte laguntza arloan lan egiten duten pertsona eta eragileekin biltzeko erabili du goiza Sabino Cuadra hautagaiak, egungo egoera zaila aztertu eta irtenbideak eztabaidatzeko asmoarekin. "Troika, Merkel, Beltzez jantzitako gizonek eta Madrilek austeritatea inposatu digute, beraiek sortutako krisiaren erantzun moduan, ikaragarrizko ondorio latzekin hainbat pertsona eta familiendako" azaldu du Sabino Cuadrak, "herritarrei murrizketak inposatzen zaizkien bitartean, IBEX35 eta banka salbatzeko milaka milioi euro bideratzen da. Milaka familien egoera latza da eta gertu dugu horren adibidea, 30.000 pertsona baitaude Nafarroan txirotasun egoera gogorrean, eta ez dira gutxiago ere, egoera horretan erortzeko arriskuarekin".

Gizarte langileek, egun Nafarroan ekimen propioak eta lagunzta propioak martxan jartzeko dauden mugak eta arazoak azaldu dituzte, "beti bezala Madrilek du azken hitza, beraiek mugatzen dituzte gure aurrekontu eta pinarrizko laguntzen legeak" salatu du Sabino Cuadrak, "honen aurrean irtenbide bakarra dugu, guk geuk geure bidea erabaki, geure aurrekontuak onartu geure herritarren zerbitzura jartzeko, behar garrantzitsuenak lehentasun moduan jarriz oinarrizko errenta duin eta zabala ezartzeko, beharra duen pertsona orori laguntzeko". Honela Sabino Cuadrak sustengua eskatu du "EH Bildu indartsu batek, Madrildik hel daitezken inposaketa austerizistak gelditzeko, aurrekontu eta neurri sozialen mesedetan".