Berara iritsi da EH Bilduren kanpaina, herriz herri erabakitze eskubidearen aldeko mezua zabalduz, "guztion artean, hemen erabaki nahi dugu, aukera faltagatik gure gazteek nafarroatik joan behar ez daitezen; leku guztietan, lan tokietan, kalean, tabernetan...emakumeak bigarren mailako hiritar sentitu ez daitezen eta izan ez daitezen, erabaki nahi dugu langileak erabili eta botatzeko material huts moduan zanpatuak izan ez daitezen" azaldu du Sabino Cuadra hautagaiak.

 "Erabakitzeko eskubidea ez dugu nahi ereserkiaz, himnoaz edo banderaz mintzatzeko! Gure egunerokotasunaz erabakitzeko nahi dugu, txikiena, ertaina eta handiena erabaki nahi dugu" azaldu du Beran Sabino Cuadrak, "bertan hezkuntza sistema propioa ezartzeko erabaki nahi dugu, Madrilgo lan erreformak gelditu eta Nafarroako langileen artean erabakitako erlazio marko berria jartzeko, gure aurrekontuak gehiengo sozialaren esku jartzeko erabaki nahi dugu, eta ez enpresa mutlinazionalen esku, gure ikasle, emakume, langileen mesedetan, gure lurra, ibai eta mendien defentsan...".

Berako ekitaldia berezi gertua izan da, herritarrek zuzenean mintzatu dira Sabino Cuadrarekin Madrilen egin beharreko lanaz. "UPN eta PPk nahieran aritu ez daitezen goaz Madrilera, ezin baitiegu utzi, nafar guztien ordezkari diren eserlekuetan esertzen, haien zapatetan mina ematen dien harritxoa izanen gara EHBildukook kongresuan".