Nafarroako Antzerki Eskolan egin du EH Bilduk laraunbat eguerdiko ekitaldia. Sabino Cuadra hautagaiak itxi du mitina, EH Bildurendako indar eske, “garaitezina zela uste zuen erregimena kanporatzen jarraitzeko! Erregimenaren zapatan mina egiten duen harria izanen gara!”. Eta zuzenean zuzendu zaio UPN eta PPri “Madrid!, Hemen gaude nafarrok! Helduak gara, adin nagusiak, beraz, ez dugu inposaketa gehiagorik onartuko!”.



Iruñeako ekitaldian erabakitze eskubidearen nondik norakoak azaldu nahi izan ditu Sabino Cuadrak, “dena erabaki nahi dugu hemen, guzton artean; txikiena, ertaina eta handiena erabaki nahi dugu, politikoa eta soziala! Geure hezkuntza sistema publiko, kalitatezkoa eta dohakoa ezartzeko erabaki nahi dugu. Geure lan arloko erlazio marko propioa izateko, Madrildik datozen inposaketen gainetik. Geure etorkizunaren jabe izan nahi dugu, ez dugu onartzen beste inork geure erabakietan, geure gorputzetan agindu dezan. Gehiengo sozialaren esku jarri nahi ditugu aurrekontuak eta ez gutxiengo diren esku ilun eta merkatuzaleen esku. Honela, indarkeria matxistaren kontrako harresiak eraikiko ditugun patriarkatuarne ideología kanpo utziz. Geure lurrarekin batera erabaki nahi dugu, gure ibai, mendi eta bailarekin batera. Hitz gutxitan, dena erabaki nahi dugu, hemen guztion artean!”.

Bereziki hunkigarria izan da, Iruñea errebeldeaz mintzo, Sabino Cuadrak German Rodriguez gogoan izan duenean “egun hartan, Germanen ekimenak orduak irain zituen eta oraindik ere tinko dirau! Txantreako rastroan, Euskal Jai Gaztetxearen okupazioan, emakumeendako lehen laguntza gunean, gazte intsumituen borrokan...hauxe da gaur oraindik ere Iruñea errebeldea”.

Oier eta Imanolen antzezpenek animatu dute ekitaldia eta Patxi Zamora animatu dute Cambio-Aldaketaren hautagaitza azaltzera “urte luzeetan herri honen ustelkerian arduradun izan direnek, guztion ordezkaritza diren eserlekuetan izan ez daitezen”.

Bakartxo Ruizek ere parte hartu du Nafarroako Antzerki Eskolako ekitaldian, “UPN eta PP urduri ikusten ditut, beldur dira berriz ere, hain aurrean, desoroso zaizkienak esaten izanen gaituztelako. Ba prestatzen has daitezela, zeren eta EH Bildu indartsu izanen baita berriz ere Kongresuan! Eta bertan, Nafarroan erabakitzen duguna, Aurrera eramango dugu! Onartu beharko dute, ez zaie besterik geratuko!”.
Hamaiketako ederrak jarri dio bukaera ekitaldiari.