Kongresurako zerrendaburuak Gipuzkoatk, Marian Beitalarrangoitak, Bidasoaldeatk ibilbide bat egin du gaur EH Bilduko zenbait kiderekin batera, “Euskal Herria zattzen duten mugen gainetk, zubiak eraiki behar ditugulako gure bide propioa egiteko”.

Goizeko 10.30etan Hondarribiko Benta Zaharrean hasi da ibilbidea lehenengo ekitaldiarekin eta, ondoren, itsasontziz Hendaiako Kaneta portura joan da Marian Beitalarrangoita. Amaitzeko, Irungo Santago zubiraino abiatu dira EH Bilduko kideak eta bertan hitz batzuk esan ditu Kongresurako zerrendaburuak.

Beitalarrangoitak gogora ekarri du Santago zubia “hainbat gertakari ilunen lekuko” izan dela historian zehar, baina “etorkizunean euskal herritarren interesen alde” jartzeko apustua egin du: “Euskal Herriak hartua du egoera iraultzeko erabakia, gure erabakien jabe izan nahi dugula alegia, gure bidea egitera goazela, eta zenbat eta urrats gehiago egin bide horretan, hemendik, Euskal Herritk eta Euskal Herrirako, gertuago egongo garela zubi honek indarrez banatu gintuen herria izatetk, elkartzen gaituena izatera, independentziara bidean, euskal estatua osatzeko, denak herri bereko seme alaba baikara”.

Hautagaiaren hitzetan, “gehiengoa gara burujabetza osoa eskuratzeko lanera lotzeko prest gaudenak; gure esku dago etorkizuna guztz ezberdina izatea. Erabakian dago gakoa, horien protagonista izan behar dugu gutako bakoitza. Eta hori argi eta ozen adierazi behar dugu abenduaren 20an. Erakutsi behar diegu ondo dakigula zer dagoen jokoan, erabakiak hemen hartu eta errespetaraztea”.