Marian Beitialarrangoitia Kongresurako Gipuzkoako hautagaiak, gaur arratsaldean, Eibarren egindako ekitaldi politikoan parte hartu du. Esan duenez, Euskal Herriak bere bideari ekingop dio. “Haien erabakiak inposatu nahi dizkigutenen aurrean; guk hemen erabakitzen duguna errespetatu nahi ez dutenen aurrean, ozen eta garbi diogu, gure bideari ekingo diogula; mugarik gabe”. Gaineratu duenez, “EH Bildu da guk hemen egiten dugun bideak aurrera egiteko bermea”.



Beitialarrangoitiak azpimarratu duenez, abenduaren 20an, zenbatu egingo dira botoak. “Alde batean, agortuta dagoen bide baten botoak zenbatuko dira, inposizioaren botoak. Beste alde batean, herri honen erabakiak defendatzen dituztenen botoak”.

“EH Bilduren botoak”, jarraitu du, “gure bizitzen benetako protagonista egingo gaituzten botoak. Eta boto horiek milaka, milaka eta milaka izango dira! Hautesontziak lehertuko ditugu herri honen erabakien defentsaren aldeko botoekin!”.