Nahiz eta EH Bildu kongresuko bostgarren indarra izan, gaur gaueko eztabaidatik kanpo utzi du RTVEko zuzendaritzak. Euskal Herriaren hitza eta borondatea isiltzeko beste erabaki bat da, subiranisnmoaren ahotsa ezkutatzeko borondatea bakarrik dago guzti honen atzean.

Eztabaidan alderdi guztiak izango dira, Unio barne, nahiz eta ordezkaritzarik lortu ez Kataluniako parlamentuan. Eskandalagarri eta lotsagarria da nola baztertu nahi gaituzten Espainiako estatuan, eta agerikoa Euskal Herriarentzat proiekturik ez dagoela, eta gure nahi eta iritzia ez dutela entzun ere egin nahi, are gutxiago errespetatu.

EH Bilduk Euskal Herritarrenganako errespetu eza gogor salatu nahi du, eta abenduarren 20an entzungo dela azpimarratu du. Egoera hau ikusita, inoiz baino garrantzitsuago da datorren hauteskundeetan bozka subiranista bat bakarra etxean ez gelditzea, eta Euskal gizartearen gehiengoak bere etorkizuna erabaki nahi duela argi uztea ezinbestekoa da.

Amaiurrek azken lau urteotan egindako hainbat hitzartzerekin osatutako bideoa:

EH Bildu: la voz que no quieren oír en el Congreso