Ekitaldi berezia Sartagudako Askatasunaen Plazan egin dena, non EH Bilduko hautagaia den Sabino Cuadrak, Nafarroako aldaketa indartzeko bozka eskatu du “Hori da aldaketa, Iruñeako udalak aurrerapausua eman du eta Frankismoan gertatutako sarraskia epaileen aurrera eramanen duen lehen udala izanen da! Horixe da nahi duguna, ez dadin egon biktima gehiagorik gure herrietako bidebazterretan. Guztiendako aitortza, justizia eta erreparazioa lortu arte!”.

Bakartxo Ruizek ere parte hatu du Sartagudako ekitaldian, EH Bildurendako bozka eskatuz erregimenaren erorketari geratzen zaion azken bultzadatxoa emateko, “oinetako hauekin guztiok batera, erabakitzen dugun bidea eginen dugu! Bainan oinetako hauekin ere ahotsa eta erabakia ukatzen digun erregimenare azken ostikoa emanen diogu, ezkerreko ostikada!”.

Ekitaldia eguerdian bukatu egin da plazan bertan egin den herri txistorradarekin. Giro paregabean eta lagunartean pasa dute hautagaiek eta bizilagunek Sartagudako goiza.