Auzolanean ari da EH Bildu hauteskunde kanpaina honetan, etxe guztietara hel daitezen gure papeletak. Gaur goizean Sabino Cuadrak zerrendaburua Atarrabian egiten ari diren auzolanean parte hartu du, “hauxe da EH Bilduren hauteskunde kanpainaren atzekaldea, oso gutxitan ikusten dena, auzolanarena” azaldu du Cuadrak “guretzako berebiziko garrantzia du lan guzti honek, politika ulertzeko eta praktikatzeko gure izaeran errotua dugun lana da, guztion artean egiten dena”. Egunotan dozenaka herritan ehunka pertsonek eskuz eskuz papeletak eta sobreak prestatzen ari dituzte, kartelak jarri eta ekitaldiak antolatzeaz gain.

"Lan honek demokrazia partehartzailearen aldeko apostuarekin bat dator erabat“ esan du Sabino Cuadrak „ez da soilik elkarrizketetan edo parlamentuetan esan beharreko kontzeptu hutsa bat, ez, kalean, auzoz auzo, herriz herri praktikatzen den politika mota da, guztion artean geure neurriak, programak, politikak, hautagaiak erabakiz, kalez kale eztabaidatuz auzolagunekin“. „Kaletik instituzioetara EH Bilduk eramaten duen politika filosofia dugu honako, parte hartzearena, herritarron borondatea, erabakia, guztion artean“ bukatu du Sabino Cuadrak.