Beste behin ere, eta jadanik hamaseigarrenez, PP k Epaitegi Konstituzionalaren aurrera eraman du Nafarroako Parlamentuaren gehiengoak onartutako lege bat “argi geratzen da PP k duen nagusikeria, nafar guztion artean adostutako lege eta arauak, bere epaitegietan eta bere konstituzioa eskutan oztopatu eta bertan behera utzi nahi dituela” azaldu du EH Bilduko hautagaia Sabino Cuadrak “egoera honek gainera, UPNk Madrilgo bere lagunekiko duen sumisioa garbi uzten du, men egiten baitie beren inposizioei, nafarren borondatearen gainetik”.

“Horrelako erasoek indar gehiago ematen digute Madrilen presente egotearen nahiei, UPN eta PP k nahieran eta nahi moduanegin eta jardun ez daitezen eta herritarren erabakiak errespeta daitezen” azaldu du prentsa aurrean Sabino Cuadrak “horixe izanen da EH Bilduren lana Madrilen, inposizioak gelditu eta Nafarroako erabakiak errespetatuarazi”.

Bakartxo Ruiz eta Zuriñe Goikoetxea zerrendakideekin azaldu da Iruñean Sabino Cuadra. “Helegite berri honek, arrazoi berri bat ematen digu, bihar Bilbon eginen den manifestazioan parte hartzeko” adierazi du Bakartxok, “inposaketarako herreminta da konstituzioa PP eta UPNrendako, horrexegatik aterako gara bihar kalera, ez dugula beren konstituzioa nahi, gure erabakiak libre eta mehatxurik gabe hartu nahi ditugulako, herri libre eta aske batean”.