“UPN eta PP gauza bera dira, historikoki halaxe izan da eta azken 4 urte hauetan ere” adierazi du EH Bilduko hautagaia den Sabino Cuadrak “UPN eta PP elkarri eutsi diote eskubide sozial eta laboralak urratzeko eta nafar guztioi inposatzeko”.

“UPNko diputatu Carlos Salvador, PPren morroi fidela izan da legegintzaldi honetan, lan erreformak, aurrekontuak edo ta Mozal Legea bezalako arau murritatzaileei babesa adieraziz” azaldu du Sabino Cuadrak “Nafarroan berriz, Alderdi Popularra izan da UPNren arau baztertzaile eta atzerakoi guztiak babestu dituena. Aho batez aritzen dira, gauza bera direlako”.

“Horrexegatik EH Bildun Madrilen izatea desorosoa da haiendako, Nafarroako interesak eta nafarren erabakiak defenditzen ditugulako, PPk eta UPNk adosten dituzten inposizioen aurrean” esan du Cuadrak, “EH Bildu indartsua behar dugu Madrilen, hain zuzen UPN eta Ppk nafarron borondate eta erabakien gainetik, inposatu ez daitezen”.