EH Bilduko ehunka kide bildu dira gaur Gipuzkoako 50 herrietan koalizioko bozkak sobretan sartu eta buzoietara eramateko. Horrela, herritar guztei gogoratu nahi diete Euskal Herrian indarrak bildu behar ditugula, Madrilen gure erabakitzeko eskubidea defendatzeko.

Errenteria, Zarautz, Tolosa, Azpeita, Oñat edo Oiartzunen izan dira EH Bilduko kide boluntarioen topaketak, besteak beste. Gipuzkoako kongresurako zerrendaburuak, Marian Beitalarrangoitak, Bergaran eman dio hasiera hauteskunde kanpainari, hainbat militante eta hautagairekin batera bozkak prestatzen: “Euskal herritarrok hauteskunde hauetan asko dugu jokoan: oraina eta geroa”.

Kongresu eta Senaturako hauteskundeetarako gutxi falta dela gogoratu du Marian Beitalarrangoitak, eta azpimarratu du abenduaren 20ra bitarte, “ozen entzun behar dela gipuzkoarron erabakitze eskubidearen aldeko aldarria”. Horregatk, EH Bildu bozkatzeko deia egin die "askatasunean eta demokrazian oinarritutako Euskal Herri askea nahi duten gipuzkoar guztei. Hori da hauteskunde hauetan EH Bilduk eskaini nahi duena: erabakia. Erabaki askea, librea, mehatxu eta injerentziarik gabekoa”.

Aldiz, Gipuzkoan lehian dauden alderdi gehienak berdin jarraitzea proposatzen dute, statu quo-a mantentzea, beste lau urte Madrili begira egotea, alegia. “EH Bilduk haustura demokratkoa mahai gainean jarriko du. Beste inork egingo ez duelako”, esan du Beitalarrangoitak.

Zerrendaburuak azpimarratu du EH Bilduk Euskal Herrian indarrak biltzeari ematen diola lehentasuna: “Hemen erabaki eta gero, Madrilera joan, hemen erabakitzen duguna defendatzera, herri modura elkar hartuta, inork ez baittu gure interesak, eskubideak eta erabakiak defendatuko, guk geuk egiten ez badugu”.