Unai Gonzalez Azua “Egun, dispertsioak eragin dituen 16 hildakoak eta ehunka zaurituak trafiko istripu moduan daude zenbatuta”

Memoria eta aitortza izan dituzte gaur hizpide Gasteizko EHBilgunean. Ane Muguruza, Unai Gonzalez Azuak eta Julen Arzuagak, Iker Urbina, Arabako zerrendaburuaren gidaritzapean, memoria inklusiboaren aldeko apustua egin dute. Muguruza eta Gonzalezek pairatzen ari diren egoeraren aitorpen ezaren inguruan jardun dira.

Unai Gonzalez Azua, “Txino” gasteiztarra egun martxan dagoen espetxe politika ankerraren aurpegia da. Aurpegi bikoitza, tamalez. Bere militantzia politikoagatik epaitua, sei urte eman zituen preso. Preso eta dispertsatua, euskal preso politikoen %95a bezala, euskal herritik ehunka kilometrotara dauden espetxeetan barreiturik egon zen. Astebururo egiten diren bidai horietako batean, Unairen senideek istripu larria izan zuten. Handik egun gutxitara, Nati Junco, Unairen senidea, hil egin zen. Etxetik ehunka kilometrotara, ziegaren bakartasunean, informaziorik gabe, horrelako egoera bati aurre egin behar izan zion Gonzalez Azuak eta horren inguruan jardun da. Mendekuaren biktima. Estatuak trafiko istripu moduan zenbatua duen espetxe politikaren biktima dela salatu du egoera berdinean dauden” 16 senideak bezala “dispertsioak 16 hildako eta ehunka zauritu eragin dituelako”. Gonzalez Azuak, era berean,

Ane Muguruza Josu Muguruza eta Elena Bartolomeren alaba da. Josu Muguruza 1989 urtean, Bizkaitik, Kogresurako hautatua izan zen eta, azaroaren 20an, estatuaren pistoleroek, Madrilgo Alcala Hotelean hil zuten, afaltzen ari zen bitartean. Muguruzak, “sufrimendu guztien aitortza” eskatu du, “garaia delako lehen eta bigarren mailako biktimen sailakpenarekin amaitzeko”.

Julen Arzuagak, bakerako euskal bideaz jardun da. Egia poliedrikoa, errelatoa, giza eskubideak izan ditu hizpide, memoria bakar edo uniformearen diskurtsoan arrakalak topatu eta memoria inklusiboa, gertatutakoaren argazkia izango den memoria aldarrikatzeko. Abokatua profesioz, EAEko Legebiltzarreako kidea da.