Ekitaldi politiko berezia deitu du EH Bilduk datorren abenduaren 2an Iruñeko Labrit pilotalekuan. Urtebete beteko da EH Bilduk “Nafarroak Erabaki” proposamen politikoa aurkeztu zuenetik. Nafar herritarrei beren etorkizunaren jabe egiteko proposamena, nafarrek izan nahi dutena erabaki dezaten egindako proposamena. Urtebete geroago, berriz ere Labriten, nafar herritarrek beren ahotsa ozen entzun dadila aldarrikatuko dute, ekitaldi politiko berezi batean.

Madrildik datozen eraso zentralisten aurrean, Nafarroak bere ahots propia indartu eta defendatzeko ordua da; Nafarroak bere etorkizuna erabaki dezan, bere hezkuntza sistema, lan arloko politikak eta neurri ekonomikoak erabaki ditzan. Presiorik gabe, injerentziarik gabe.

Labriteko ekitaldiak, hauteskunde kanpaina berezi baten atarian utziko gaitu, non herrien erabakitze eskubide libreak berebiziko garrantzia izanen duen.

Labrit kartela ELEBI