Eh Bildutik Espainiako Kongresurako eta Senaturako Bizkaiko hautagai izan daitezkeenak aurkeztu dira gaur Bilboko Olabeaga auzoan egindako agerraldian. Hautagaiok Maritxu Buzenchi, Onintza Enbeita, Asier Gomez, Irantzu Varela, Jon Iñarritu eta Leire Pinedo dira.

Orain, urriaren 30era bitarte Bizkaiko herri ezberdinetan egiten ari diren Herri Batzarretako bozkaketetan erabakiko da sei hautagaion artean zein izango den hautagai nagusia.

Herri batzarretan parte hartuko duten herritarrek, kongresurako zein senaturako gutxienez bakoitzerako hautagai bana aukeratu beharko dute. Alabaina, bakoitzerako bi hautatzeko aukera ere egongo da, eta kasu horretan gutxienez bat emakumea izan beharko da zerrenda bakoitzean.

EH Bilduren oinarriena da, beraz, hitza.

Bizkaikohautagaiak2015