Iragarri genuen bezala, abenduan burutuko diren Estatuko hauteskundeak direla eta, EH Bilduk prozesu parte-hartzaile eta gardena abiatu du herriz herri. Eztabaida prozesua bi fasetan egingo da: irailaren 16tik 24ra deitu diren batzarrak, eta urriaren 16tik 30era burutuko diren bilerak. Herri bakoitzean parte hartuko duten pertsonek emandako botoak zenbatu eta gehituko dira.

Esan bezala prozesua martxan dago eta aste honetan bertan burutzen ari dira batzar gehienak. Gaur bertan, eta adibide batzuk aipatzeagatik, Donostian, Eibarren, Irunen, Sestaon, Basaurin, Urduñan, Eguesibarren, Laudion edota Gasteizen bilduko da jendea hiru gai inguruan eztabaidatzeko:

 

  • Amaitzear dagoen legealdian egindako lanaren balorazioa
  • EHUko irakasle talde batek egindako proposamenari erantzuna
  • EH Bilduren hautagaien hautaketa martxan jartzea

Batzarrak eta prozesua bera ahalik eta modurik irekienean garatu nahi dugu. Lehen fase honetako emaitzak, erabakiak eta balorazioak datorren astean aurkeztuko ditugu, zehazki irailaren 29an.

* Prozesu honen inguruan informazio gehiagohemen.