Leire Pinedok kooperatibek euskal ehun produktiboan duten garrantzia azpimarratu eta bidegabetzat jo du enpleguaz eta lan politikaz eztabaidatu eta erabakitzen den guneetan Confebasken enpresa eredua soilik egotea.
Mikel Oterok adierazi duenez, akordioa, aho batekoa, lehen urratsa da lindanoagatiko kutsaduraren arazoa konpontzeko. Lindanoa substantzia kantzerigenoa da eta Nerbioi-Ibaizabal eta Zadorrako arroetan detektatu da.
Eba Blancok eskualdearen diskriminazioa salatu eta ezinbestekotzat jo du ospitalizazio zerbitzuak bermatzea. Gernikako osasun zentroan ere hobekuntzak eskatu ditu Parlamentuak. EAJ eta PSE izan dira kontra agertu diren bakarrak.