Rebeka Uberak salatu duenez, “Hezkuntza Sailak zerbitzua bermatzeko konpromisoa hartu zuen abenduan, baina ez du dekretua aldatu eta orain ikastetxeei jakinarazi die Haur Hezkuntzako 1. zikloko umeek kanpo jarraitzen dutela”.
Miren Larrionek autogintzak euskal ekonomian duen pisu estrategikoa azpimarratu eta funtsezkotzat jo du politika publikoak planifikatzea egun ziurgabetasunean bizi den sektore hori arrakastaz gara dadin.