Albisteak

Urrutikoetxearen aurkako euroagindua onartu izana onartezina dela esan dute EH Baik eta EH Bilduk


EH Bildu | 2020-09-30 18:21:00

Gaur jakitera eman dutenez, Josu Urrutikoetxearen kontrako euroagindu eskaera onartua izan da.

EH Baik eta EH Bilduk gogorki salatu dute erabakia. Izan ere, euroaginduaren eskaera zein onarpena eskema zaharretan oinarritua dagoela uste dute, Euskal Herria iraganean eta mendekuan oinarritutako logikan kateatzeko borondatea adierazten duelako.

Euskal Herrian bizi den bake prozesuaren aldeko urratsak ematea exijitu diete, beste behin ere, EH Baik eta EH Bilduk Frantziako eta Espainiako gobernuei. Hala, Euskal preso politikoen egoerari aterabide global baten baitan pauso berriak emateari uko egitea ez dela inolaz ere onargarria nabarmendu dute. Egoera jasangaitz honekin amaitzeko urratsak eman beharrak dituzte Frantziako eta Espainiako gobernuek. Kartzelak husteko garaia da, eta ez betetzekoa.

Era horretara, Urrutikoetxearen kontrako euroagindua onartezina dela azpimarratu dute EH Baik eta EH Bilduk.

Bestalde, aztertzen ari den estradizio eskaera guztiak bertan behera uzteko eskatu diote EH Baik eta EH Bilduk Frantziako Justiziari.