Albisteak

San Isidro Mugimenduko kideei babesa agertzeko Kubako artistek egindako protestaren aurrean


EH Bildu | 2020-12-05 11:28:00

Azaroaren 27an, artista batzuk protesta bat egin zuten Kubako Kultura Ministeritzaren aurrean, gose greban dauden San Isidro Mugimenduko (MSI) kideei babesa adierazteko. Kubako gobernua eta gose greban daudenen arteko elkarrizketa erdiesteko asmoarekin, hainbat artista antolatu ziren. Ostean, Fernando Rojas, Kultura Ministrordeak, harrera egin zien eta beraiekin batzartu ondoren, agenda bat adostu zuten.

Kubako Gobernuaren eta artista talde honen arteko elkarrizketak eman den arren, prozesu hori publikoki oztopatzeko saiakerak izaten ari dira, hainbat komunikabidetan. Badirudi jarduera horiek agenda bati erantzuten diotela, Ipar Amerikako administrazio berri baten etorreraren aurrean egoera nahasteko. Ildo horretan, Obamak hasitako negoziazio irekiaren kontrako boikot saiakerak salatzen ditugu.

EH Bilduk dei bat egin nahi die Estatu Batuetako gobernu berriari eta Kubako gobernuari, beharrezkoak diren elkarrizketarako bide guztiak ireki dezaten ahalik eta lasterren, agenda horri berriro heltzeko eta Kubak pairatzen duen blokeoari amaiera emateko ahalik lasterren.