FIJAIT (Fichier judiciaire national des auteurs d’infractions terroristes) urratzearen aitzakiarekin Peio Alcantarilla, sortzez irundarra eta aspalditik Urrunan bizi den presoa, atxilotu du frantses poliziak eguerdian Santiagoko zubian, lanetik bueltan.
Peio Alcantarilla egunero hegoaldera doa lan egitera, eta orain arte ez du inongo arazorik ukan. Aldiz, gaur atxilotu eta Hendaiako komisaldegirat eramana izan da, bihar Pariseko epaitegiak bere egoerari buruz hartuko duen erabakiaren zain.
FIJAIT, Frantziar estatuan izan diren ekintza jihadisten testuinguruan, 2016ko uztailaren 1etik martxan jartzen den neurri juridiko bat da. Terrorismoagatik kondenatuak izan diren pertsonak fitxatu eta kontrolatzea da bere helburua.
Daesh bezalako taldeei aurre egiteko sortu bazuten ere, neurri hau euskal militanteentei ere aplikatzen zaie. Horren ondorioz, egun 100 preso eta preso ohi baino gehiago fitxategi horretan atxikitzen dituzte.
Jada horrelako neurriak jasotzen dutenek haien eguneroko bizitza nahiko baldintzatuta daukate. Egungo testuinguru sanitarioan, non kontrol poliziak areagotu dira, herritar horiek atxilotzeko arriskuak biderkatuak ikusten dituzte.
Hori dela eta,
- EH Baik eta EH Bilduk gogorki salatzen dute Peio Alcantarillaren atxiloketa, baita azken hilabetetan preso ohien kontra ezarritako neurri bereziengatik egondako askatasun urraketa desberdinak.
- Egungo testuinguru politikoan, non euskal jendarte gehiengoak Euskal Herrian bake justu eta iraunkorra lortzeko lana babesten duen, neurri horiek aplikatzea guztiz kaltegarria da.
- Hori dela eta, Frantziako eta Espainiako estatuei salbuespen neurri guztiak desaktibatzea eskatzen diegu.
EAJk Maddalen Iriarteri eginiko akusazioak datu ofizialek gezurtatzen dituzte, azpimarratu du EH Bilduk, eta gezurrak esateari uzteko exijitu die jeltzaleei. EAJ “gezurra da” esatera ohitu da datu objektiboek haren kudeaketa txarra agerian uzten dutenean, baina hori modurik onena da pandemiaren aurkako borrokan porrot egiten jarraitzeko.
Idurre Bideguren senatariak aurkeztutako mozioa asteazkenean, martxoaren 10ean, eztabaidatuko da Senatuko osoko bilkuran. Ezkerreko indar subiranistak, halaber, izaera erlijiosoko ondare kultural guztia interes publikoaren esku uztea galdegin du.