Gaur goizean Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak azpimarratu du politika iraunkorrak udaletatik hasi behar direla. “Pandemiak agerian utzi ditu gaur egungo sistemak dituen gabeziak. Unea heldu da politika jasangarrien alde egiteko eta lan hori udaletatik hasi behar da eta EH Bildu lan hori egiten hasi da”.
Adierazpenak EH Bilduk argitaratu duen Udal Jarduera Iraunkorraren Gidaliburuaren aurkezpenean egin ditu Oterok. Aurkezpen horretan Onintze Oleaga EH Bilduko Udalgintza arduradunak ere parte hartu du. Oleagak azaldu du liburuak klima larrialdiari aurre egiteko udaletan abian jarritako hainbat neurri biltzen dituela, horietako asko EH Bilduk kudeatutako udaletan martxan jarritakoak.
Klima larrialdiaren inguruko jardunaldiak
Horretaz gain, Oterok eta Oleagak hainbat zehaztapen eman dituzte EH Bilduk antolatutako klima larrialdiari buruzko jardunaldien inguruan.
Azaroaren 13an eta 14ean egingo diren topaketetan hainbat adituren iritziak bilduko dituzte. Parte-hartzaileen artean Gillian Martin SPNko Eskoziako parlamentuko diputatua eta Ingurumen Batzordeko presidentea, Joseba Azkarraga Etxegibel soziologian doktorea edota Damien Thompson bezalako adituak.
EAJk Maddalen Iriarteri eginiko akusazioak datu ofizialek gezurtatzen dituzte, azpimarratu du EH Bilduk, eta gezurrak esateari uzteko exijitu die jeltzaleei. EAJ “gezurra da” esatera ohitu da datu objektiboek haren kudeaketa txarra agerian uzten dutenean, baina hori modurik onena da pandemiaren aurkako borrokan porrot egiten jarraitzeko.
Idurre Bideguren senatariak aurkeztutako mozioa asteazkenean, martxoaren 10ean, eztabaidatuko da Senatuko osoko bilkuran. Ezkerreko indar subiranistak, halaber, izaera erlijiosoko ondare kultural guztia interes publikoaren esku uztea galdegin du.