Hogeita bi urteko kartzela zigorra ezarri dio Turkiak Leyla Güven, HDPko
parlamentari ohiari, talde terroristako kide izatea leporatuta. Ekainean
atxilotu zituzten Leyla Güven, Musa Farisoğulları eta Enis Berberoğlu
parlamentuaren immunitatea kendu ondoren. Orain, Turkiak berehalako
atxilotze agindua eman eta 22 urteko kartzela zigorra ezarri dio HDPko
diputatu ohiari.
Ekaineko atxiloketak eta epai hau kurduen eta Turkiako oposizioaren
aurkako eraso zuzena dira. Gainera atzo jakin genuen, Europako Giza
Eskubideen Auzitegiak Selahattin Demirtas berehala askatzeko epaia atera
duela. Horregatik, Turkiari eskatzen diogu eraso hauek guztiak eten
ditzan, Europako Giza Eskubideen Hitzarmena bete eta Dermitas askatuz.
Espainiako Estatuko funtzionarioek egindako urraketen kasuan, beste alde batera begiratzen du, zigorgabetasunez jokatzen du eta torturatzaileak estaltzen ditu
EH Bilduk akordio-proposamen integrala helarazi dio Jaurlaritzari, aurrekontua, Europako Funtsak eta Finantza Publikoak barne hartzen dituena. Proposamenak 429 milioiko inpaktua du aurrekontuan, baliabideak egonda, inork ez lukeelako ulertuko egungo krisiak eskatzen dituen neurriak hartzeari uko egitea.