Koronabirusak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan duen eragina gero eta handiagoa dela eta osasun egoera deskontrolatzeko arriskua egon badagoela ikusirik, Maddalen Iriartek, kezkaz, Urkullu lehendakariarengana jo du gaur, Legebiltzarreko osoko bilkura hasi aurretik, gaur arratsaldeko bileran LABIk neurri murriztaile zorrotzak har ditzala eskatzeko, birusaren hedapena geratzeko behar-beharrezkoak direlakoan. Iriarteren iritziz, larrialdi egoerak hala jokatzea eskatzen du.
EH Bilduko bozeramaileak berretsi du, halaber, neurri murriztaileekin batera ezinbestekoa dela neurri horiek gehien kaltetutako sektoreak babesteko laguntzak ere bideratzea, murrizketen ondorio sozial eta ekonomikoak arintzeko.
Azkenik, EH Bilduk erantzukidetasunez jokatzeko prestasun osoa duela adierazi dio Iriartek Urkulluri eta, beraz, Jaurlaritzak norabide horretan aritzea erabakiz gero, koalizioaren babes osoa izango duela ziurtatu dio.
Espainiako Estatuko funtzionarioek egindako urraketen kasuan, beste alde batera begiratzen du, zigorgabetasunez jokatzen du eta torturatzaileak estaltzen ditu
EH Bilduk akordio-proposamen integrala helarazi dio Jaurlaritzari, aurrekontua, Europako Funtsak eta Finantza Publikoak barne hartzen dituena. Proposamenak 429 milioiko inpaktua du aurrekontuan, baliabideak egonda, inork ez lukeelako ulertuko egungo krisiak eskatzen dituen neurriak hartzeari uko egitea.