Albisteak

Kurdistango independentisten aurkako Turkiaren operazioa gaitzetsi du EH Bilduk


EH Bildu | 2020-12-01 18:26:00

Turkiako agintariei eskatzen diegu atxilotuak aske uzteko eta herri kurduaren eskubide zibil eta politikoak errespetatzeko.

Turkiako gobernuak 641 pertsona atxilotu ditu, asteburuan, PKK-ko (Kurdistango Langileen Alderdiko) kide izatea leporatuta 42 probintziatan eman den Kurdistango Herri Konfederazioaren (KCK) aurkako operazioan.

EH Bildutik herri kurduari elkartasuna adierazi nahi diogu, eta Turkiak herri kurduaren aurka egiten dituen atxiloketen aurrean gure gaitzespena eta kezka adierazi nahi dugu. Halaber, Turkiako agintariei eskatzen diegu atxilotuak askatu eta herri kurduaren eskubide zibil eta politikoak errespetatu ditzatela.