Albisteak

Juana Perea Agirre ambientalistaren erailketaren aurrean


EH Bildu | 2020-11-01 11:56:00

Kolonbian hilketak ugaritu egin dira azken hilabeteetan. Paramilitarren erasoak gero eta maizago eta basatiagoak dira. Covid19 pandemiaren garaian, Nazio Batuen (NB) giza eskubideen bulegoaren arabera, 2020an 50 lider sozial (giza eskubide, ekologista, sindikalista,...) erailak izan dira. Honez gain, bake akordioa sinatu zenetik 235 FARC erakundeko desmobilizatuak izan dira hilak.

Azken biktima, Juana Perea Plata, eusko-kolonbiar enpresaria eta ambientalista izan da. Juana Perea, Agirre lehendakariaren euskal gobernu ordezkariaren iloba zen. Juana Perea, Nuqui herrian (Chocó departamenduan) egiten ari diren tribugako portuaren proiektuaren aurka zegoen eta horren ondorioz tiro batez eraila izan da.

Ezin da bakea eraiki, ezin da gizarte kohesionaturik osatu, herritarrak euren ideia politiko edota militantzia sozialaren arabera jazarriak izaten jarraitzen badute eta estatuak ez badu haien ongizatea bermatzen.

EH Bilduk, bere atsekabea eta elkartasuna azaldu nahi dio familia eta ingurukoei. Horrekin batera heriotza honen argitzea eskatzen dugu eta erailketak amaitu daitezen deia luzatu nahi diogu Kolonbiako gobernuari.