Ibon Fernandez Iradi Lannemezango espetxean aurkitzen den euskal preso politikoak COVID-19an positibo eman du eta uneotan bere ziegan isolatuta eta bakartuta aurkitzen dela jakitera eman da.
Fernandez Iradik gaixotasun larri bat du lehendik, uneotan COVID-aren sintomak izateaz gain, eta egoera honek bere osasun egoeran izan dezakeen eboluzioaz kezka agertzen dute EH Baik eta EH Bilduk.
Lasarteko preso politikoak lehendik duen gaixotasunagatik kalean behar luke aspaldi, artapen egoki bat jasotzeko. Ez da onargarria mota horretako gaitz bat duen pertsona bat kartzelan egotea eta horrela galdegin du, besteak beste, Gipuzkoako Batzar Nagusieetako Giza Eskubideen batzordeak ere, kontsentsu politiko zabala lortuz (EH Bildu, EAJ, PSE, Podemos eta EAJren babesarekin). Parisko Kasazio Auzitegiak berak ere zigorraren etena onartua du, apelazio auzitegiak eta Fiskaltzak oztopatu dutena.
Orain, etxean behar lukeen presoaren egoera larriki okertu den honetan, Frantziar gobernuari arduraz jokatzeko deia egiten diote EH Baik eta EH Bilduk eta berehala aske uztea galdatzen, Fernandez Iradik behar duen osasun arreta egokia jaso dezan. Fernandez Iradik eta gaixotasun larriak dituzten gainerako presoek kalean egon behar dute, are gehiago pandemia honen erdian, koronabirusaren eragina arriskutsua baita pertsona hauentzat.
Azkenik, Fernandezen Iradiren kaleratzea aldarrikatzeko mobilizazioetara batzeko deia egiten dute EH Baik eta EH Bilduk.
EAJk Maddalen Iriarteri eginiko akusazioak datu ofizialek gezurtatzen dituzte, azpimarratu du EH Bilduk, eta gezurrak esateari uzteko exijitu die jeltzaleei. EAJ “gezurra da” esatera ohitu da datu objektiboek haren kudeaketa txarra agerian uzten dutenean, baina hori modurik onena da pandemiaren aurkako borrokan porrot egiten jarraitzeko.
Idurre Bideguren senatariak aurkeztutako mozioa asteazkenean, martxoaren 10ean, eztabaidatuko da Senatuko osoko bilkuran. Ezkerreko indar subiranistak, halaber, izaera erlijiosoko ondare kultural guztia interes publikoaren esku uztea galdegin du.