Albisteak

Filipinetako egungo egoeraren inguruko kezka agertu nahi dugu EH Bildutik


EH Bildu | 2020-08-27 13:56:00

Giza eskubideen aldeko erakundeek, Human Rights Watchen urteko txostena barne, salatu dute Filipinetako presidentearen gobernuak, narkotrafikoari aurre egiteko aitzakian, biztanleria zibilaren, ekintzaileen eta ingurumenaren eta giza eskubideen defendatzaileen aurkako atentatuak egiten jarraitzen duela.

Randall Echanis nekazarien eskubideen defendatzaile eta bake elkarrizketen aholkulariaren, Zara Alvarez giza eskubideen defendatzailearen eta Jory Porquia Bayan Muna eskualdeko koordinatzailearen hilketek agerian utzi dute ekintzaileen, disidente politikoen eta oposizioko kideen aurkako exekuzio estrajudizialak gero eta gehiago erabiltzen direla.

Aipatutako guztiagatik, EH Bilduk honako hau adierazi nahi du:

1. Randall Echanis nekazarien eskubideen defendatzailearen eta bake-elkarrizketen aholkulariaren, Zara Alvarez giza eskubideen defendatzailearen eta Jory Porqui Bayan Muna eskualdeko koordinazailearen hilketak salatzea.

2. Filipinetako giza eskubideen defendatzaileen ongizateaz eta segurtasunaz gure kezka adierazi.

3. Gobernuari eskatzea uko egin diezaiola politika horri eta ikuspegi eraikitzailea har dezala.

-

From EH Bildu we show our concern about the current situation in the Philippines. Human Rights organizations, including the annual report by Human Rights Watch, denounce that the government of Philippine President Duterte, under the excuse of fighting drug trafficking, continues to attack the civil society, activists and defenders of the environment and human rights.

The recent killings of peasant rights defender and peace talks consultant Randall Echanis, human rights defender Zara Alvarez, and Bayan Muna regional coordinator Jory Porquia have highlighted the increasing use of extrajudicial executions against activists, political dissidents and members of the opposition.

For everything mentioned above, from EH Bildu we want:

1. To denounce the killings of peasant rights advocate and peace talks consultant Randall Echanis, human right defender Zara Alvarez, and Bayan Muna regional coordinator Jory Porqui.

2. Show our concern for the well being and security of activists and Human rights defendants in the philippines.

3. Call on the government to renounce this policy and take a constructive approach.