Albisteak

EZLN jasotzen ari den erasoak salatu ditu EH Bilduk


EH Bildu | 2020-09-02 13:23:00

EH Bilduk agur bero eta solidarioa bidali nahi die EZLNko kideei eta gure elkartasun osoa ere, herrialdean talde paramilitarraren aldetik jasaten ari diren erasoen aurrean.
Bai Indigenen Kongresu Nazionalak, bai Gobernuaren Kontseilu Indigenak, herritarren aurkako eraso paramilitarraren suspertzea salatu dute berriki.
Ildo horretan, txiapatekar komunitatearen aurkako indarkeria hori bertan behera uztea espero dugu, emantzipazio-prozesuetan, berdintasunaren eta justizia sozialaren aldeko borrokan jarraitzeko.